Zertarako jaio da fundazioa/Para qué nace la fundación

Eusko Lurra Fundazioak helburu zehatz batzuen inguruan jaio da:
Euskal gizartearen pentsamenduan eragin ezkerreko eta
independentista den ikuspegi batetik. Hiru elementu hauek
azpimarratu nahi ditugu beraz; ezkerra, independentismoa eta
pentsamendua.

Gure Herria ukatua izan da eta da, eta ukazio nazional eta sozial
honen barnean, handiagoa da oraindik hamarkadetan ezker
abertzaleak bere osotasunean sortutako historia, agiri, pentsamendu
eta egintzen kasuan.

Gure ahalmen apaletik honi buelta emateko, gure ekarpena egin nahi
dugu ezkerreko pentsamendu independentista inoiz baino
beharrezkoagoa den Euskal Herriaren ataka historiko honetan.
Gertaerak, historiak, istorioak, agiriak, militanteen biografiak…
guztiaren testigantza jaso nahi dugu, egungo eta etorkizuneko ezker
abertzaleko militantziari arma ideologikoak eskaintzeko.
Gure fundazioak indar berezia ezarriko du militante abertzaleen
prestakuntzan.

Jorratu nahi ditugun beste arloak ezkerreko alternatiba sozial,
ekologiko eta ekonomikoak izango dira.

Naiz eta Eusko Lurra Fundazioaren jarduera hilabete gutxikoa izan,
dagoeneko zenbait arloetan lanak burutu eta abiatu dira:

  • Ezker abertzalearen historiaren hainbat atal landu eta plazaratu dira. Horren adibide EAE-ANVren historiari buruzko DVD-a.
  • Genozidio frankista zein Estatu terrorismoaren biktimen gaia jorratu da. Kasu honetan frankismoaren aurkako kereila bultzatzen beste hainbat taldeekin batera, gai honek daukan garrantziarekin.
  • Lau Haizetara Gogoan plataformako lanak eta ekitaldiak bultzatzen jardun gara, partaide diren beste taldeekin batera.

Hemen aipagarria da Azaroaren 17-an Andoaingo Martin Ugalde
Kulturgunean Euskal Herriko Egiaren Batzordeari buruzko egin
ziren jardunaldiak. Hainbaten ahotan eta hedabideetan dabilen
gaiari buruz egindako lehendabiziko hausnarketa serioa.

Egindako lan hauetaz aparte, epe laburrerako eta eskuartean
ditugun egitasmoaren berri ere eman nahi dugu. Lehendabiziko
hilabete hauetan Euskal Herriko Lurralde antolaketari buruzko
jardunaldiak antolatu nahi ditugu Lurralde Historikoaren Legea
delakoa krisian dagoen honetan, eta Oroimen Historikoaren
berreskuratzean garrantzitsua izango den ekimen bat ere lantzen ari
garela adierazi nahi.

Erlazionatuta:

Para que nace la fundación Eusko Lurra

La Fundación Eusko Lurra nace con el compromiso de desarrollar el
pensamiento de izquierdas e independentista.

Nuestro pueblo ha sido un pueblo negado en lo social y lo nacional. Esto es
aún más notorio en el caso de las aportaciones históricas e ideológicas
realizadas por la Izquierda abertzale en su conjunto a lo largo de su
dilatada historia.

Desde nuestra fundación trataremos de que la historia se convierta en
herramienta de lucha ideológica para el futuro, por lo que cuidaremos
especialmente la formación de los militantes y la producción ideológica en
temas sociales, económicos, nacionales, ecológicos…

Desde nuestro comienzo hemos trabajado en temas históricos y también
sobre la memoria histórica. Como ejemplo tenemos el DVD sobre la
primera organización de Izquierda Abertzale, EAE-ANV; también nuestra
contribución, junto con otras organizaciones, en las actividades de la
plataforma Lau Haizetara Gogoan, como el foro organizado el 17 de Noviembre
sobre la Comisión de la Verdad de Euskal Herria; y nuestra colaboración
en la Plataforma para la querella criminal contra el franquismo.
Todo esto es sólo el comienzo de una andadura que se desarrollará en los
próximos meses con algunas actividades como: jornadas sobre la
organización de los Territorios Históricos de Euskal Herria; así como
trabajos en el campo de la memoria histórica que consideramos serán de
gran peso.

Relacionadas:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>