Datorren abenduaren 1ean, (larunbata) Bilboko La Bolsa Udaltegian eta eguerdiko 12etan, Eusko Lurra Fundazioaren aurkezpen publikoa egingo da.
Fundazioaren lehen agerraldi publikoa honetan, ze helburuetako jaio den azalduko da, besteak beste, euskal eraikuntza nazionalean laguntzeko, arlo ezberdinetatik eta ezkerreko ikuspegi batekin.
Naiz eta hilabete gutxi daraman, dagoeneko zenbait arloetan lana
martxan da:
- Ezker abertzalearen historiaren hainbat atal landu eta
- plazaratu da.genozidio frankista zein Estatu terrorismoaren biktimen gaia jorratu da. Kasu honetan frankismoaren aurkako kereila bultzatzen beste hainbat taldeekin batera; edo Lau Haizetara Gogoan plataformako lanak eta ekitaldiak bultzatzen, partaide diren beste taldeekin batera.
Egindako lan hauetaz aparte, epe laburrerako eta eskuartean dauden
egitasmoaren berri ere emango da.