Aberri Eguna 2017. Ttotte Etxebesteren hausnarketa.

Urtero ospatzen dugu Aberri Eguna eta egun horrek erranahi azkarra du abertzale girenentzako. Ezen, egun horretan lau haizetara zabaltzen dugu Euskal Herria nazio bat dela, eta nazio bat girenez gero gure etxe honen eraikitzeko eskubidea eta eginbidea dauzkagula.

Bai, Euskal Herria nazio bat da, erran nahi baita hizkuntza batek, kultura batek, historiak batek eta historia honen bilakaerek osatu duten herritar batasun bat, aspaldian hemen errotutakoak eta berriagotik guretartu direnak. Euskal Herriaren zazpi probintzietan bizi girenak etxe berdineko egoiliarrak gaude.

Herri honen independentzia da, eskatu eta oihukatu behar duguna. Herri askatu batean nahi dugu bizi. Egun horretan izango gara gure auzokoekin bakean. Independentzia ez da eskatzen den zerbait ; lortu egiten da ! Independentzia ez digute opariko, guk dugu eraikiko!

Euskal Herriak bere orainaz eta geroaz demokratikoki bizitzeko eskubide hori dauka eta nihork ez dio ukatzen ahal.

Indarrak oro bildu behar ditugu, bakoitzak egitekorik baitu, aldaketarako bideak obratzeko.

Lan eginez eta borrokan parte hartuz, Euskal Herriak bere lekua erdietsiko du nazio libro eta burujabeen baitan. Gutarik bakoitzari dagokio, beraz, borrokabide horietan nolabait parte hartzea. Ausardiaz eta jeinuz jokatuz, borrokabide berri eta eraginkorrak asmatuko ditugu, ororen buru bakezko eta zuzenbidezko etorkizun bat eraikiz.

Lotu borrokari !
Gora Euskal Herria askatua !

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>