Bihotza lurperatuta utzi genuen Arecesen liburuaren aurkezpena Donostian.

Datorren ekainaren 1an, osteguna, Eusko Lurra Fundazioak “Bihotza lurperatuta utzi genuen Arecesen”  liburua Donostiako Gros Auzoko Okendo Kultur Etxean aurkeztuko du, arratsaldeko 19,00etan.

Liburu honekin, Eusko Lurra Fundazioak Eusko Ekintza Gudarostean (EAE-ANVko  armadaren izena 36ko gerran) ospe handiko batailoi honen oroimena berreskuratu nahi izan du, bereziki hurrengo belaunaldiei begira.

Gaur egun asko hitz egiten ari da Oroimen Historikoaz baina, egia esanda, oso gutxi hitz egiten da ezker abertzaleak EAE-ANVren bidez 36ko gertaeretan izan zuen parte hartze garrantzitsuaz. Interes gehiegi egon dira eta daude ezker abertzalearen historiaren zati hau estaltzeko.

Eusko Indarra Batailoiak ia 300 hildako jasan zituen eta gerrako hainbat bataila garrantzitsuetan parte hartu zuen; Irunen, Zarateko Bentan, Albertian, Arecesen, Bizkargin, Solluben, Artxandan,… EAE-ANVko dozenaka gudari oraindik desagerturik daude, bereziki Asturiasko frentean eroritakoak.

Liburua dibulgaziorako liburua izateko idatzita dago, baina  behar den zehaztasun historikoekin. Eusko Indarrak, gerra Irungo frontetik Balmasedaraino egin zuen, Santoñako itun ilunean erori zen, baina bere itzala EAE-ANVko hurrengo belaunaldietan luzatu zen.

Ezker abertzalearen historiaren pasarte hau berreskuratzen laguntzeko gonbitea egiten dizuegu liburu honen aurkezpenarekin.

Aurkezpenean liburu egileek eta Juan M. Sansinenea, Eusko Indarra batailoiaren kapitaina izandako Luis Sansineneren semea eta liburuaren hitzaurrea idatzi duenak, parte hartuko dute.

Facebook Twitter Email

2 pensamientos en “Bihotza lurperatuta utzi genuen Arecesen liburuaren aurkezpena Donostian.

    • Laster gure Fundazioan egongo da, postaz bidalita eta ordainduta (contra-reembolso). Kasu egingo dugu. Bestela Iruñeako hainbat liburudendan dago eta leku gehiagora zabalduko dugu.

Responder a lurra Cancelar respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>