Bulebarreko Udaberria, Euskal Desobedientzia abian da.

Donostiako bulebarreko irudiek oihartzun zabala izan dute eta ez da harritzekoa, horrelako irudiak lurralde hauetatik aspalditik ez baikenituen ikusten. Udaberriak honera ere haize ufada berria ekarri duela ematen du, nonbait.

Askegunea. Herri harresia

Euskal Herriko desobedientzia zibilaren historiotxoa laburbiltzen duen “Ziztadak” erreportajean ondo islatu duten bezala, 80 hamarkadako desobedientzialariok euskal desobedientzia zibilaren bigarren belaunaldia izan ginen antimilitaristok. Aurretik, ikastolen mugimendukideak, frankismoaren garaietan egondako objetoreak eta Lemoizen aurkako desobedientzia egileak aritu ziren.

Pasa den mendeko 80.hamarkadaren hondarretan , gure historia pusketa idaztaeri ekin genion . Soldaduskari intsumisioa zabaltzen , herri honek azkeneko hamarkadetan ezagutu duen garaipen nagusienetariko partaide izatea egokitu zitzaigun. Edo horrela pentsatu nahi izan dugu, bederen.

Egun hauetan, Donostiako bulebarrean gertatutako ikustean, garai horiek burura etorri zaizkit , izan ere, itsumisoak atxilotzera etorri ohi zirenean, giza-emakume-harresiz oztopatzen genituen. Ekintzak ikusgariak izaten ziren, berriak gure testu-inguruan. Gehienetan lagunak atxilottzen zituzten, baina tinko eutsi eta geroago ezinezkoa bilatu genuen intsumiso bat zigortua izatea, jendarteak euren jarrerarekin bat egin zuelako eta Estatuarentzat errepresioa kaltegarri bihurtu zelako.

Atxiloketen injustiziak sumindu arren, izugarri poztu ninduen gazteek hartutako jarrera duinak. Honezkero gure seme-alabak izan zitezken ehunka lagunak Donostiako Segi erakundeko kideei egindako bidegabekeria ekitzeko elkartasun harresia erraldoia egiten ikusitakoan, ziur naiz antimilitarista ekintzetan parte hartu genuen askok zirrara berezia izan genuela.

Guk egiten genituen ekintzetan dozenaka lagun besterik ez ginen elkartzen. Fasaien uhartea okupatu genuenean, 75 lagun elkartu ginen; SNFCn trenbidean DEMOek egindako ekintzan 150 bat lagun. Bulebarrean gertatutakoa, aldiz, beste neurri batekoa da, orain arte Euskal Herrian ekintza bakar batean egin den desobedientzia ekintza jendetsuena dela uste baitut.

Garai politiko berri honek eskatzen duen moduko erantzuna eman dute gazteek. Ilea urdintzen hasita dugun gehienok konfiantza gutxi genuen belaunaldi berriarengan. Aiitortzen dugu, harrokeria ote?ezjakintasuna?. Zorionez, “usteak erdi ustel” izaten dira eta ohi den bezala, garai berriak ulertzeko gaitasun handiagoa duen sektorea, edota garai berrietara egokitzeko ahalmen gehien duen sektorea, gazteria da.

Oarsoaldeko gazteen atxiloketan ikusi genituen irudiek gazteengan samina sortu zutelakoan nago, gutariko askok ere ordaltzeko gogoa izan genuen-eta, “normaltasuna” ezin baita normaltasunez jardun politikoa egin izanagatik 6 urteko zigorra otzantasunez onartzea. Gazteek ezin zuten berriro horrelakorik errepikatu. Gazteek ardura bere gain hartuz, erakustaldi ederra egin digute. Bejoindeizuela!

Bulebarreko “euskal udaberriak” eragile politiko bakoitzaren kokapen oso ondo irudikatu du. Aldebakartasunaren metodoak herriari ardura eta protagonismoa itzuli dio eta hori Donostiako kaleetan ageri geratu da.

Dagoneko ohartu gara, Estatuek ez dute aldaketarik erraztuko, eurentzat normaltasuna biolentziaren monopolioa da, inposaketa, zapalkuntza. Estatuek indarra eta biolentzia erabiltzen jarraituko dute, sorrera bortatzari zor baitiote. Aldebakartasunaren bidetik, gazteek jardun soziopolitikorako tresna eskeini digute, Bake garaia da, Borroka garaia da, euskal desobedientzia , berriz ere, abian da.

Patxi Azparren
Antimilitarista , Eusko Lurra fundazioko kidea

 

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>