Eliza katolikoa, berriro ere, Genozidio Frankista eta estatu terrorismoaren biktimen eskubideak zapaltzen

Estatu terrorismoaren biktimen kontrako  ahanztura eta gutxiestea  ez dauka mugarik.  Ezta halako ekintzak burutzen dutenen erabateko inpunitatea ere.

Martxoak 3ko biktimak gogoratzen zituzten panelak. Zaramagako apaizek berriki kenduta. (Argazkia. Martxoak 3 elkartea).

Horren azken adierazlea  Gasteizko Zaramagako auzoan eta 1976.en urtean espainiar poliziak erail zituen 5 langile (eta hurrengo egunetan eta gertakari hauekiko elkartasunean erail zituzten lagun Basauriar eta Katalana) eta ehunka zauritu (haietako dozenaka balaz) omentzeko ezarritako bi  panel  kentzea.

 “Feliz año, murales retirados”  horrela jakinarazi diete  “San Francisco de Asis”-ko Elizaren  apaizek   Martxoak 3 elkarteko arduradunei  egindako bidegabekeria.

Panel hauek lehendabiziko aldiz 2011ko irailean ezarri zituzten, eta auzoko jaietan egindako auzolan baten ondorio izan ziren. Horregatik, are balore gehiago zuten. Ekitaldi hau triskantzaren 35. urtemugaren harira etorri zen, beste hainbat ekitaldiekin batera.

1976 urtean Poliziak Romualdo Barroso, Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar, José Castillo eta Bienvenido Pereda langile gasteiztarrak hil zituen, Arabako hiriburuan garai haietako langile mobilizazioen testuinguruan. Ondorengo egunetan  Juan Gabriel Rodrigo katalana (Tarragonan) eta Vicente Antón Ferrero Basauriarra elkartasunezko mobilizazioetan hil zituen ere.

Mural hau bereziki kuttuna zen biktimen senitarte eta lagunentzat, bere kokapen sinbolikoagatik, gertaerak eliza horren barnean eta inguruan suertatu baitziren. Hau dela eta, oroimen ekitaldi ugari burutu dira panel hauen inguruan.

Hala ere panelak ezarri eta handik sei hilabetera, bertako apaizen aginduz, panelak kendu zituzten, eta Martxoak 3ko kideek zaborrontzi batetik erreskatatzea lortu zuten.

Handik aurrera Gasteizko gertaeren oroimenaren sugarra bizirik mantentzen duen Elkartea behin baino gehiago bildu da Elizako ordezkariekin zera adierazteko: biktimak, beraien senide zein lagunentzat oroigarri xume honek daukan garrantzia. Panelak, konponduta,  handik sei hilabetera berriro ezarri zituzten bertan.

Bikario Jaunaren hitz ederrak ordea, bertako apaizen krudelkeriak eta biktimekiko mespretxuak eraman dituzte, haizea bezala, azkenean, urte berriarekin batera. Panelak berriro kendu eta desagerrarazi dituzte. Jakina, oraingo honetan inolako epaitegirik ez du diligentziarik irekiko estatu terrorismoaren biktimei egindako mespretxuagatik. Gero batzuek esango dute Gasteizko Gobernuaren “Excesos Policiales” delako ponentziarekin biktimak berdindu direla.

Martxoak 3 elkarteak asanbladara deitu du

Horren aurrean Martxoak 3 elkarteak herri asanblada bat deitu du hurrengo urtarrilaren 14rako, Gasteizko Zaramaga auzoan bertan,  iluntzeko 19:00etan M3MORIA-GUNEA-n bertan, estatu terrorismoaren biktima hauen oinarrizko eskubideen aurkako eraso honen aurrean erantzun bat emateko.

Elkarteak asanblada hartara auzoko hiru apaiza deitu dituzte ere beraien bertsioa eman ahal izateko.

Informazio gehiago Martxoak 3ko Elkartearen Blogean:  http://www.martxoak3.org/es_ES/retiran-el-mural-de-homenaje-a-las-victimas-del-3-marzo/

Eusko Lurra Fundazioak, jakina, bat egiten du gertaera lotsagarri hauen salaketarekin, eta baita Martxoak 3 elkarteak egindako asanblada deialdiarekin. Gertaera bereziki larria deritzogu testuinguruagatik. Zuzenki Estatu Terrorismoaren biktimen Egia, Justizia eta Erreparazioren eskubideen aurka doazelako.

Faxista ugarien oroigarri bere eraikinetan mantentzen duen Eliza bera (“Caidos por Dios y por España”) eliza batean eraildako bost langileen oroimena ezkutatu nahi du. Frankismoaren Genozidio eta krimen ugarietan ardura zuzenak izan zituen Eliza Katolikoa hain zuzen. Gure eskuan dago beraien inpunitatearekin amaitzea.

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>