DONOSTIAKO KOLDO MITXELENA Kulturgunean
MAHAI INGURUA: APIRILAREN 29an, 19:30ean
HIZLARIAK:
Josep Manel Ximenis. Arenys de Munteko alkatea eta herri-galdeketen koordinatzailea
Manu Gomez eta Mikel Mundiñano: Etxarri 2012 + 1 ekimenaren kidea
Jordi Martí: Esquerra Independentista (Catalunyako Ezker Independentista).
Hurrengo asteburuan Arenys de Munteko alkatea den Josep Manel Ximenis Euskal Herrira etorriko da. Arenys de Munt izan zen Catalunyan independentziaren aldeko lehenengo erreferenduma egin zuen herria. Bere alkatea (independente gisa CUPen zerrendan dagoena) Catalunyan burutu diren Independentziaren aldeko herri kontsulten koordinatzaileetako bat izan da. 2009an, Moviment Arenyenc per a l’Autodeterminació ekimenak egin zuen galdeketak ez zuen oihartzun handia izan, zenbait medioetan iseka ere egin zioten. Hala ere, beste herri askotan egin ziren erreferendum independentista kate baten hasiera izan zen.
Arenys de Munteko alkatea, herriko zenbait kiderekin eta Catalunyako Ezker Independentistaren beste bi lagunekin batera, Catalunyan egin dutenaren berri ematera dator, baita, Etxarriko Herri Kontsultaren ekimena ezagutzera ere.
Eusko Lurra fundazioaren eskutik, Catalunyako independentismoaren lagun hauek bi hitzaldi emango dituzte Donostian eta Lesakan. Biak, apirilaren 29an Astelehena. Donostian, 19:30etan Koldo Mitxelenan eta Lesakakoa 19:00etan udaletxean. Donostiako Koldo Mitxelenan Etxarri 2012+1 ekimeneko partaide bat izango da ere.
ANTOLTZAILEA: Eusko Lurra fundazioa.
LESAKAKO UDALETXEANn ETA HERRIKO ETXEKO ARETO NAGUSIAN
Lesakako udaletxean harrera ofizialala Arenys de Munt-eko alkate eta zinegotziei eta independentismo katalanaren zenbait kideei.
Ondoren, arratsaldeko 7etan mahaingurua antolatu dute Udalak eta Eusko Lurra Fundazioak, Herriko Etxeko areto nagusian. Erakabitzeko eskubidea, herri kontsultak eta Kataluniako prozesua izanen dituzte solasgai eta Arenys de Munteko eledunak eta herri kontsulten aldeko kide batek hartuko dute parte.
ANTOLTZAILEA: Eusko Lurra fundazioa eta Lesakako Udalak
Pingback: Erabakitzeko Eskubidea. Herri Kontsultak eta Catalunyako. Mahaingurua | zuzeu.com
Pingback: Erabakitzeko Eskubidea. Herri Kontsultak eta Catalunyko prozesua. Mahaingurua | zuzeu.com
Pingback: Elkarrizketa Fundazioari Xorroxin irratian | Eusko Lurra fundazioa