Erabakitzeko Eskubidea. Herri Kontsultak eta Catalunyako prozesua. Bideoak

2013ko Apirilaren 29an, Donostiako Koldo Mitxelenan mahai inguru hau antolatu genuen,  Cataluyako eta Etxarriko prozesuak aztertu asmoz. Bertan ordezkari hauek parte hartu zuten:

  • Josep Manel Ximenis (Arenys de Munt-eko alkatea, CUP),
  • Jordi Martí i Font (Esquerra Independentista, CUP Tarragona)
  • Manu Gomez (Etxarri 2012)

Egun horretan grabatutako hitzaldien bideoak ekartzen dizkizuegu hona:

Lehenengo 30 minutu:

Sigue leyendo

Erabakitzeko Eskubidea. Herri Kontsultak eta Catalunyako prozesua

Herri Kontsultak

 

DONOSTIAKO KOLDO MITXELENA Kulturgunean

MAHAI INGURUA: APIRILAREN 29an, 19:30ean
HIZLARIAK:

Josep Manel Ximenis. Arenys de Munteko alkatea eta herri-galdeketen koordinatzailea
Manu Gomez eta Mikel Mundiñano: Etxarri 2012 + 1 ekimenaren kidea
Jordi Martí: Esquerra Independentista (Catalunyako Ezker Independentista).

Etxarri 2012

Etxarri 2012 +1 ekimenaren bultzatzaileak

Jordi Marti i Font, Catalunyako Ezker Independentista

Josep Manel Ximenis

Josep Manel Ximenis. Arenys de Munteko alkatea eta herri-galdeketen koordinatzailea

 

 

 

 

 

 

Hurrengo asteburuan Arenys de Munteko alkatea den Josep Manel Ximenis Euskal Herrira etorriko da. Arenys de Munt izan zen Catalunyan independentziaren aldeko lehenengo erreferenduma egin zuen herria. Bere alkatea (independente gisa CUPen zerrendan dagoena) Catalunyan burutu diren Independentziaren aldeko herri kontsulten koordinatzaileetako bat izan da. 2009an, Moviment Arenyenc per a l’Autodeterminació ekimenak egin zuen galdeketak ez zuen oihartzun handia izan, zenbait  medioetan iseka ere egin zioten. Hala ere, beste herri askotan egin ziren erreferendum independentista kate baten hasiera izan zen.

Herri kontsulten mahai ingurua. Arenys de Munteko alkatea, herriko zenbait kiderekin eta Catalunyako Ezker Independentistaren beste bi lagunekin batera,  Catalunyan egin dutenaren berri ematera dator, baita, Etxarriko Herri Kontsultaren ekimena ezagutzera ere.

Eusko Lurra fundazioaren eskutik, Catalunyako independentismoaren lagun hauek bi hitzaldi emango dituzte Donostian eta Lesakan. Biak, apirilaren 29an Astelehena. Donostian, 19:30etan Koldo Mitxelenan eta Lesakakoa 19:00etan udaletxean. Donostiako Koldo Mitxelenan Etxarri 2012+1 ekimeneko partaide bat izango da ere.

ANTOLTZAILEA: Eusko Lurra fundazioa.

 

LESAKAKO UDALETXEANn ETA HERRIKO ETXEKO ARETO NAGUSIAN

Lesakako udaletxean harrera ofizialala Arenys de Munt-eko alkate eta zinegotziei eta independentismo katalanaren zenbait kideei.

Ondoren, arratsaldeko 7etan mahaingurua antolatu dute Udalak eta Eusko Lurra Fundazioak, Herriko Etxeko areto nagusian. Erakabitzeko eskubidea, herri kontsultak eta Kataluniako prozesua izanen dituzte solasgai eta Arenys de Munteko eledunak eta herri kontsulten aldeko kide batek hartuko dute parte.

ANTOLTZAILEA: Eusko Lurra fundazioa eta Lesakako Udalak