Estrasburgoko epaiaren balorazioa militante ohien eskutik

Estrasburgoko epaiaren balorazioa egin dute EAE-ANVko militante ohiak. Tartean Fundazioaren zenbait militante zauden.

Estrasburgoko-prentsaurrekoa

Urtarrialk 18ko prentsaurrekoa

Gaur EAE-ANVren ilegalizazioa eta gero, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian helegitea bultzatu duten alderdi abertzale historikoaren hainbat kideek, Estrasburgoko epaitegi honek EAE-ANVren ilegalizazioaz emandako epaitza baloratu dute Bilbon eskainitako prentsaurreko batean.

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak EAE-ANV alderdi gisa legez kanporatzeko erabakia berretsi izana erabaki politikoa dela seguru daude alderdiko militante historikoak, epaiari buruzko balorazioa egiteko agerraldian azaldu den bezala: “Epaiak ez du argudio juridikorik ematen, politikoak baizik”.
“Espainiako demokraziarako arrisku bat zela”, eta ”bere militanteek elkarbizitza soziala hondatzen zutela” bezalako baieztapenak, Euskal Herriko errealitate sozialetik kanpo daudela esan dute eta hemen inork ez duela halakorik sinisten. Estatu Espainolaren presioa egon dela halako epaitza ateratzeko ere salatu dute.

EAE-ANVko militante historikoen ustez, “estatu arrazoiak” agindu du alderdia legez kanporatzeko prozesuan Estrasburgok eman berri duen epaian ere.

Ilegalizazioen zikloa oraindik ez dela amaitu ere ohartarazi dute : “Ilegalizazioen zikloa amaitu dela esaten ari dira asko, baina frogatu da ez dela egia. Ilegalizazio zikloa amaitzeko, Alderdien Legea bertan behera utzi behar da”. Hortaz, EAE-ANVren aurkako epaiarekin, legez kanporatzearen “mamua” berpiztu dela uste dute.

“Hemen, Euskal Herrian, oraindik 40.000 pertsona ilegalizazioekin kutsaturik jarraitzen dute, eta nahiz eta beraien kontra inolako inhabilitaziorik teorian ez egon, herri batean dozena bat lagun bilduz gero hauteskunde zerrenda bat osatzeko, atzera bota dezakete sententzia honekin, Espainiako demokraziarako arrisku bat dela argudiatuz”.
Edozein kasutan, etorkizunean alderdi historikoa berriz legezkoa izango dela seguru daudela esan dute: “Guk badakigu EAE-ANV alderdia, berriz legala izango dela Euskal Estatu independente batean”.

EAE-ANVk hiru hilabeteko epea du Estrasburgoren epaiari azken helegitea aurkezteko, eta, “seguruenik” errekurtsoa jarriko dutela adierazi arren, erabakia oraindik hartu gabe dutela azaldu dute.

Bilboko Udalarena den “La Bolsa” eraikinean egitekoak ziren agerraldia EAE-ANVko historikoak. Baina, horretarako baimena bazuten arren, gaur bertan jakinarazi diete baimena atzera bota dietela. Jazarpenaren erakusletzat jo dute gertaera.

Euskal Herria, 2013ko urtarrilak 18.

Hamaika Telebistaren kronika

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>