“Euskaraz bizi nahi dut” ekimena eta manifestazioarekin bat

Eragile gehienek “euskaraz bizi nahi dut” ekimenaren baitan kokatzen den deialdia hau. Manifestazioa, azkeneko urteetan eman den hausnarketa sakon baten adierazgarrietako bat da.

Euskararen biziraupena ez dago ziurtaturik. Euskal Herriko eskualde batzutan euskara ko-ofiziala izan arren, erakunde publikoetatik ematen den babesa oso exkaxa dela uste dugu. Bestalde, Euskal herriko lurraldetako gehienetan
oraindik euskara ez da ofiziala eta zenbait kasutan oraindik jazarpena pairatzen duen hizkuntza da.

Eusko Lurra fundazioak Euskal lurraldetan du jarduna eta euskal lurra euskararen lurrak dira: “Aberriaren mugak euskararenak” zioen kanta ezaguna eta guk argi dugu euskararik gabeko Euskal Herria ez litzatekeela Euskal Herria izango.

Mendebaldeko hiru herrialdetan indarrean dagoen legeak 30 urte bete ditu, Nafarra Garaiko legea ere, guztiz zaharkituta geratu da. Hegoaldeko lau herrialdeetan ezarrita dauden hizkuntza-legeek ez dituzte euskaldunen eskubideak bermatzen. Aitzitik, azkeneko inkesten emaitzak ikusita, lege horiek erabateko porrota egin dutela esan genezake.

Ipar Euskal herrian dagoen egoera , berriz, ez da Europako mendebaldeko inon ematen. Lapurdin , Baxe Nafarroan eta Zuberoan euskara erabat baztertuta dago, erabilpen folklorikotik harago jaitsi da bertako erakundeen erabilera.

Frantziar Estatuak ez du sekula onartu hizkuntz aniztasuna eta hori guztiz onartezina da.

Euskara da euskaldun egiten gaituena eta euskal jendartearen kohesioa gorpuztu dezakeen lanabesa indartsua.

Euskal Herriko eskualde guztietan euskara ofiziala izan dadin nahi dugulako, elebiduntasun faltsua salatu nahi dugulako, erabilera bultzatu behar dugulako eta batik bat Euskalgintzak egin duen hausnarketa kritikoarekin bat egiten dugulako, Eusko Lurra fundazioak bihar Donostian egingo den manifestazioarekin bat egiten du.

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>