Frankismoaren inpunitatearen aurkako manifestazioa Bilbon. Ekainaren 15.

1937.eko Ekainaren 19an Francoren tropa faxista matxinatuak Bilbon sartzea lortu zuten, askatasunaren edozein aztarna militarki suntsituaz. Aurrez Gernikan, Durangon, Otxandion… eta Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa osoan egin
zutena. II Errepublikan eraikitako lehen Euskal Gobernu gaztea suntsitua geratu zen,
nahiz eta gudariek eta milizianoek bere defentsan tinko jardun. Horrela geratu ziren
lurperatuta langileen eta Euskal Herri guztiaren askatasun egarriak.

Alemaniar eta italiar militaristen laguntzarekin lortutako garaipen frankista
iraingarri hark gerraoste odoltsua ekarri zuen, eta hurrengo berrogei urteko diktadura
militar eta politiko bortitzena. Gure Herri txiki eta paregabe honentzat bilakatu zen aro ilun
honegatik ez du, oraindik, inork erantzukizunik bete. Euskal Herriko zati
handiena suntsitu zuen kolpe militar bortitz haren erantzukizunak inpunitate osoz geratu
ziren estaliak, oraindik horrela jarraitzen dutelarik.

Horregatik deritzogu ozen aldarrikatu behar dugula: “Frankismoaren inpunitateari
tolerantziarik ez!!”. Ezin baitugu onartu inbasio militar frankista haren erantzuleek
eta bere egungo oinordekoek egin zituzten krimen eta zitalkeria guztiez erantzukizunik
gabe geratzea.

Guzti honegatik,

1.- SALATZEN DUGU:

-1931.an bide onez burututako Errepublika eta Gobernu Espainol, Katalan, eta
Euskaldunaren aurka 1936.eko Uztailean Francok gidatutako altxamendu militar-
faxista.

-gerora ezarritako diktadura erregimena, berrogei urteetan zehar eragindako
triskantza odoltsuengatik justizia soziala aldarrikatzen zutenen aurka eta baita
Katalunia, Galizia eta Euskal Herriaren eskubide nazionalak aldarrikatzen zutenen
aurka.

-kolpe militar haren alde eta gerora bere gobernuen alde egin zuten industria, nekazal
eta finantza oligarkiak, baita Elizaren agintari eta partaideak.

2.- EXIJITZEN DUGU:

-Altxamendu militarragatik, erregimen frankistagatik eta Estatu terrorismoagatik
errepresaliatuak izan zirenen eskubide eta eskaeren alde egin dezaten administrazio
publikoek, hau da, instituzio politiko eta juridikoek pertsona kaltetu horien eskubideak
bermatu ditzaten, erregimen haren EGIA plazaratzen bere oinordekoak egiten ari
diren historiaren errelato faltsua salatuaz; JUZTIZIA aldarrikatzen, egungo inpunitatea
saihestuaz eta frankisten erantzukizuna exijituaz; milaka eta milaka biktimentzat
ERREPARAZIO duin eta diskriminazio gabea eskatzen; eta, azkenik, gizarteak
behar dituen aldaketa sozio-ekonomikoak, juridikoak eta instituzionalak eragiten,
ERREPIKA-EZINAREN BERMEA ezartzeko.

3.-ALDARRIKATZEN DUGU:

-Datorren Ekainaren 15ean, larunbata, Bilbon Frankismoaren Krimenen aurkakoKereilaren Euskal Plataformak deitu duenmanifestapenerako gure atxikimendu irmoa, arratsaldeko 6etan elkartuaz Moyua Plazan.

-gure laguntza eta atxikimendua 4591/10 Kereilari, Argentinako Errepublikan, BuenosAireseko 1 Epaitegian, genozidioaren eta gizateriaren aurkako frankismoarenkrimenegatik Maria Servini de Cubria Epaileak daramana.

SINATZAILEAK :

.Altafaylla Kultur Taldea.
.Alternatiba.
.Antikapitalistak.
.Aralar.
.Baskale Elkartea.
.CCOO Euskadi.
.CNT Euskal Herria.
.Colectivo Republicano de E. Herria.
.Durango 1936 Kultur Elkartea.
.EA
.Egiari ZorFundazioa.
.EHGAM
.ELA Euskal Sindikatua.
.EPK/PCE
.ESK
.Euskal Memoria Fundazioa.
.Eusko Lurra Fundazioa.
.Ezker Anitza/IU.
.Ezker Batua.
.Ezker Gogoa.
.Garraxika Taldea.
.Gazte Komunistak.
.Gernika Batzordea.
.GogoanSestao Elkartea.
.Goldatu Elkartea.
.Gorripidea.
.Intxorta 1937 Kultur Elkartea.
.LAB
.Lau Haizetara Gogoan Elkartea.
.Martxoak-3 Elkartea.
.Oroituz Andoain 1936.
.Sanfermines 78:GOGOAN!
.Sare Antifaxista.
.SOS Bebés Robados-Euskadi.
.Sortu.
.STEE / EILAS
.Víctimas delGenocidio de Donostia.

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>