Herri bat, kirol selekzio bat

 

1526396_1512798262321843_6964028861030471890_nhttp://www.jauzia.eus/

Gaur Euskal selekzioaren eta Kataluniakoaren gizonezkoen partida hasi aurretik, 19:00etan, desfile bat egingo du Jauzia egitasmoak. Bilboko Moyua plazatik abiatu eta Jesusen Bihotza plazan amaituko da.

Desfilean euskal selekzioen ofizialtasunaren eskaerarekin bat datozen kirolariek zein kirolari ohiek parte hartuko dute, nor bere kirolaren ezaugarriekin, Olinpiar Jokoetako desfileen antzera. Amaitutakoan, ekitaldi labur bat egingo dute Jesusen Bihotza plazan. Esanguraz beteriko bi abesti kantatuko dituzte -Mikel Laboaren Txoria txori eta Lluis Llachen L’estaca—, eta, amaitzeko, selekzioen ofizialtasunaren aldeko bufanda berde-horiak astinduko dituzte, Bilboko Kale Nagusiari «ofizialtasunaren kolore berdea» emateko.

Ekitaldiak «helburu xume eta argia» izango du, Jauziaren izenean Beñat Zarrabeitia kirol kazetariak eta Garazi Muniain futbolariak esan dutenez: «Gure kirol ordezkaritza proiektatzea eta nazioarteko lehiaketetan zein Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan euskal pabiloiaren barruan aritzeko eskubidea aldarrikatzea». Horretarako, «talde lanean aritzeko eta pausoak guztion artean zehazteko» eskatuko dute igandeko ekitaldiaren bidez.

Baina, Zarrabeitiak eta Muniainek adierazi dutenez, «bidea ez da abenduaren 28an amaitzen». Jauzia egitasmoa aurkeztu zutenean, iragarri zuten harreman sorta bati ekingo ziotela hainbat eragilerekin. Horretan aritu dira asteotan, eta bilerak izan dituzte kirolariekin, kirolari ohiekin eta federazio ugarirekin.

Ofizialtasunaren Liburu Zuria

Aurrerantzean ere bide horretan jarraitzeko asmoa dute, ekarpenak eta atxikimenduak jasoz. Galdetegi bat prestatu dute, kirol eragileekin partekatuko dutena, eta bildutako ekarpen guztiekin Ofizialtasunaren Liburu Zuria osatzeko asmoa dute. «Talde lanean aritu behar dugu; guztiok dugu zer esan», gaineratu zuen Muniainek.

Garrantzitsuena parte hartzea da, One country one team izango da  igandean antolatuko den ekitaldiaren goiburua. Antolatzaileek dei egin diete ofizialtasunaren aldarriarekin bat datozen kirolari, kirolari ohi eta zale guztiei ekitaldi horretan parte hartzera.

Lehenengo atxikimenduak jaso dituzte dagoeneko, eta, esaterako, ekitaldia aurkezteko agerraldian Peio Bilbao txirrindulari profesionala, Egoitz Askasibar ESAITeko kidea eta Iñigo Landa eta Jone Goirizelaia abokatuak egon dira, besteak beste.

AUZOLAN proposamena

Jauzia herri ekimen bat da. Hiritar xumeok egiten dugu jauzia. Hasieratik, batzar irekietan oinarritu genuen gure prozedura. Denon parte hartze eta inplikazioa beharrezkoa delako ofizialtasunerantza jauzia eman dezagun.

jauziaren ekimenak arrakastatsuak izan ditezen, guztion inplikazioa behar dugu. Horretarako hainbat ordutegi desberdinetan apuntatu zaitezkete zeregin desberdinetarako. Hemen doa ordutegi eta zeregin desberdinen proposamena.

IGANDEA 28 BILBON

  • Bihotz Sakratuan
    • 16:00 muntaia.
    • 19:45 desmuntaia.
  • Plaza eliptikoan
    • 18:15 Segurtasuna.

Nahi eta ahal duzuen ordutegian apuntatu ahal zarete eskeintzen direnen artean. Animatu, eta adieraz diezaiogun munduari bertan TEAM bat aldarrikatzen duen COUNTRY bat badela.

Apuntatzeko, honeko helbide elektronikora idatzi,

onecountryoneteam@gmail.com

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>