Infernuko bidea.

Gopegiko matxeta 2

Gopegin berriki suertatutako desobiraketak eta gero, iritzi artikulo honek berriro aktualitatea handikoa da. Izan daitezke “ustez” asmo onez egindako deshobiraketak hildako militanteen zein beraien senideen oinarrizko eskubideen aurkako eraso bat?

Infernuko bidea asmo onez harriztatuta omen dago. Ahanzturaren bidea,Egia, Justizia eta Erreparazioaren ukazioa (Genozidio frankista eta Estatu terrorismoaren biktimentzat berriro ere ez gertatzeko bermeak barne) humanismo faltsuaz harriztatuta dago, edukiz hustuta, baina hori bai, asmo onez beterik.

 Asmo oneko erakunde eta antolakundeak ezpondetatik erreskatatutako aitona anarkistaren gorpuzkinak familiari entregatzen diote; eta hauek, aitonaren militantzia politikotik beste muturrean egonik, herriko elizan ospatuko dute hileta-elizkizun katolikoa. Eta horrela itxiko da aitona anarkistaren historiaren zikloa.

Lehen-lehenik fisikoki erail zuten eta ondotik erailketa  soziopolitikoa sufritu du; baina, jakina, hau guztia “asmo onez” egina da! Zenbatetan erabili izan dira familiak  beraien biktimen berreskurapen eta osaketa soziopolitikoaren oztopo edo euste-harresi gisa? Gehiegitan.

 Hobi komun bateko biktimen memoria soziopolitikoa ezkutatzen den omenaldi bakoitzeko,biktima horren egiaren eskubidearen gainean,izandako erreparazioaren gainean eta hil zenaren arrazoiaren gainean  kare bizia paletakada bat  botatzea da. Eta milaka eta milaka erail eta torturatuen erantzuleak eta erantzunkizunak deusezten dira “asmo oneko” ahalegin horretan, “ atzean utzi behar delako afera” edota “ familiak bere senide  maitea hilobiratu nahi duelako soil-soilik”, “ gauzak politizatu gabe” ( atzean utzi behar ditugu kontua batzuk bakarrik) arma bat balitz bezala Estatu arrazoiaren izenean aritutako hiltzaileen eta torturatzaileen inpunitatea kargatzen dute…atzo arte, bihar arte.

 Memoria historikoaren inguruan aritzen garen erakundeak aspaldi ohartu ginen frankismoko biktimen memoria militantea ez zaiela atsegin, memoria historikoaz halako errekontziliazio katarsi moduko bat  egin nahi dutelako, oinarrituta dagoena frankisten eta bere oinordekoen, bai biologikoak  bai politikoak, hots,espainiar eskuinen, inpunitatean. Memoria historikoaren Legea da, baina bada ere Euskal Herrian burutzen ari diren ustezko omenaldi askotan gertatzen ari dena,erailtzen dutela oraingoan errepresaliatuen memoria soziopolitikoa.

 Omenaldiak antolatzen dituzten instituzioek eta erankunde “ zientifikoek”  esaten digute Tolosakoak zirela biktimak , Berakoak, Gasteizkoak, edota Donostiakoak. Baina ez digute esaten zein zen bere militantzia, zein zen bere ideologia, alegia; eta  faxistek horregatik masakratu zituzten hain zuzen. Eta gizaki soziopolitiko horren ukazioak,bere hilketa hondamendi natural bat balitz bezala bihurtzen du.”Frankismoaren biktimak izan ziren” esaten digute.Frankismoa itsasikara edo izurrite biologiko bat  izan balitz bezala. Frankistek eta bere oinordekoek 36tik gaur arte boterean egon ez balira bezala, edo beharbada horregatik berberagatik.

 Omenaldi askotan egoten den “ asmo oneko kutsu hori” eta “ zuzenketa politiko hori” azidoa da, frankisten eta bere oinordekoen debeku judizial edo polizialak baino askoz korrosiboagoa dena.Behintzat militante antifrankistaren omenaldi batean polizia bidaltzen dutenean galaraztera, hildako militante horren militantzia aintzakotzat hartzen ari dira. Adierazten ari dira modu honetan batzuen prepotentziaren jatorria eta besteen borrokarako eta militantzia antifaxistarako  zentzua eta arrazoia. Ez genuke behar trikornio beltzek eta txapel gorriek oroitaraztea militante politikoak direla, eta asko eta asko iraultzaileak ere bai:komunistak,independentistak, anarkistak, ekintzaleak,sozialistak… Askoz okerragoak dira “asmo oneko” ekitaldi horiek non errekontziliaziora deitzen duten baina frankismoaren gizadiaren kontrako krimenak eta Estatu terrorismoaren inpunitatea aipatu eta salatu gabe gelditzen diren; non  espainiar eskuinaren iragana  familiarra eta politikoaz ere ez da mintzo; non PSOE-UGTren traizioa salatu gabe gelditzen den eta EAJ-PNVk bere militante sarraskituak ixiliaraziz.

 Elizak katolikoak bai badakiela Zeruko kontuak kudeatzen eta infernukoak ere bai. Errepublikarren  apaiz-biktimak  santuak eta beatoak izendatuak dira. Frankismoaren euskal apaiz-biktimei hileta-elizkizun xume bat egin zitzaien Gasteizko Katedralean 75 urte ondotik, eta gainera eraikina apaintzen duen sinbologia frankistapean eta hori hierarkia kentzera ukatzen delako. Beste “asmo oneko” harria infernuko bidean.

 Diotenez, infernua asmo onez beterik dago eta zerua ekintza onez. Genozidio frankista eta Estatu terrorismoaren biktimen infernua “asmo onez” beterik dago eta Egia, Justizia eta Erreparazioaz husturik.Lehenik alde errepublikarren biktimak eta ondotik euskal erakunde armatuen biktimak ekintzaz eta zehaztapenez beterik dago.Ohoreak,  dirulaguntzak, miloiko kalte-ordainak, laguntzak, konpentsazioak, mendekua ( eta ez justizia) gure familiarrak erail zituztenentzako….

 Egia da garai berriak bizi garela, eta bada garaia genozidioa eta estatu terrorismoaren biktimak igaro zuten infernuko bidean asmo oneko lauzak altxatzen hasteko eta eskubideen harriak jartzeko: egiaren, justiziaren eta erreparazioaren harriak.Batzuk horretan dihardugu, beste batzuk,berriz,  ahaztuaren zama/lauza astunak jartzen segitzen dute, infernuko bidean.

 

Antxon Gomez, Alberto Muñoz, Ana Irastorza. Eusko Lurra Fundazioaren kideak.

 

 

 

 

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>