Guardia zibila soldadu naziekin elkarlanean.
Juan M. Sansinenea, Marisa Urra. Industria Ingeniaritzan doktorea eta Merkataritza Zientzetan lizentziaduna, hurrenez hurren
Egiaren Batzorde bat proposatzen da alde batzuetatik. Askoz zentzuzkoagoa iruditzen zaigu hori, espainolismoaren krimenen ezkutatzea besterik bilatzen ez duen batzuen «autokritika» baino
Gauza asko leporatu dakioke espainolismoari, baina ez, inolaz ere, herri honek azken 80 urteetan sufritu duen minean, bere ardura eta errua ezkutatzeko trebetasun falta. Une honetan, ETAren jarduera armatuaren amaiera gauzatu denean, Gasteizko Legebiltzarrean Bizikidetza Plan baten proposamen berri bat aurkeztu da eta plan horretan, hainbeste gauza deigarriren artean, badago bat azpimarratua izatea merezi duena: herri honetako bortxakeria analizatzeko finkatu duten hasierako data. Data hori 1960. urtea da.