Natur Konserbazioa Gipuzkoan. Ekologisten Kritikak Gipuzkoako Foru Aldundiaren ingurugiro zenbait politikei

Kezkaz ikusi dugu gaur Gipuzkoako zenbait talde naturzale eta ekolojistek Bilduk kudeatzen duen Foru Aldundiako  ingurugiro gestioaren kontra burututako mobilizazio eta salaketa.

Albistea Berrian

Okerrena agian giza mugimendu hauek adierazi duten dezepzioa. Aldaketaren zain hainbat urte itxaron,  orain salatzen dituztenak suertatzeko. Espero dezagun egoera bideratzea eta foru agintariek, denbora gehiago galdu gabe, gai hauetan giza mugimenduen iritzia aintzat hartzea. Besteak beste arrazoia beraiena delako eta bestetik gai hauekiko kezka daukan jendartearen zabal bat, gaur ekologistek adierazitakoarekin ados dagoelako.

 

Natur konserbazioa Gipuzkoan.

Aitziber Sarobe Egiguren. Biologoa

Gipuzkoa provincia traidora» irakurri nion Iñaki Egañari otsailaren 17an Gara-n argitaratutako iritzi artikuluan. Hala diote navarristek, Gipuzkoak Nafarroako Erresuma traizionatu zuela Gaztelakoaren mesedetan, horrek espainolago egiten dituelakoan. Hala izendatu zuen Francok, Egañak azaldu bezala, Gipuzkoak Espainia traizionatu zuelakoan.

Erdoizta. Matarrasa

Ekolojistek salatutako Erdoizta auzoko baso lanak.

Eta ez badute esaten ere, jokabidearekin erakusten dutenez, hala pentsatzen dute EAJ-PSOE alderdi politikoetako ordezkariek, Bilduk Foru Aldundiaren eta Batzar Orokorren tradiziozko jarduera traizionatu dituelakoan. Garai ezberdinetako agintarien begietatik gure lurraldea traidorea izan da, baina hori ohorea izan daiteke inposatutako boterea eta,ondorioz, agintariak dituela sentitzen duen herriarentzat eta herritarrentzat.

Bilduk aldaketa aginduta eskuratu zuen Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011ko maiatzean. Esperantza eta ilusio horrekin bizi izan genuen natur taldeetako eta talde ekologistetako kide askok Foru Aldundiko botere aldaketa: behingoz, aldaketa, karguetan eta programetan.

Baina aldaketa hori ez zen ez sail eta ezta programa guztietan gertatu. Uda pasatu zain egon behar izan genuen Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoa Departamentuko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendari nagusiaren izendapena ikusteko: azken izendapena izan zen Julian Unanue Bereciartuarena.

Ordurako zantzu txarrak hartzen hasiak ginen, baina ezin uka izendapen hori sorpresaz hartu genuenik. Izan ere, Gipuzkoako natur kontserbazioaren ardura duen zuzendariak egurraren negozioari lotutako interes pribatuak ditu. Baso-lanak, mendien garbiketak, birlandaketak eta mendi pisten mantentze eta txukuntze lanak egiten dituen Endaizpe S.L. enpresaren bazkide eta administrari bakarra izan zen Unanue 2011 arte, ondoren administraria izateari utzi bazion ere (BOE 188. zenbakia). Interes horien adibidea da 2007an Kutxarenak diren Erdoiztako lurretan Gizarte Ekintzaren izenean egin zen pinu-mozketa lotsagarria. Malda handiko eremuan, pinuak hondotik moztu eta ondoren lurra soildu zen makina astunak kableetatik zintzilik jarrita. Jakina da ustiaketa-teknika hain agresiboek lur galera handiak eragiten dituztela, bioaniztasuna erabat kaltetuz, noski, eta horrek ekologiston haserrea eragin zuen.

Baina Unanuek ustiaketa-teknika horien erabilera okerraren defentsa bizia egin zuen teknikari eta adituen aurrean. Basoen kudeaketarekiko ikuspegi hori duen pertsona bat izendatu zuen Bilduk Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendari, gure harridurarako.

Euskal Autonomia Erkidegoan daukagun instituzio-antolaketaren eraginez, Foru Aldundia ez da natur balioei lotutako gaiekiko eskumena duen administrazio bakarra. Eusko Jaurlaritzak eta udalek zeresan handia dute, baina besteak beste, Foru Aldundiari dagokio natur guneen, azpiegitura berdearen, habitaten eta espezieen kudeaketa egokia egitea. Foru Aldundian Landa Garapen saila da ardura horiek dituena, eta sail horretako Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzarenak dira ondorengo funtzioak: «Mendiak administratu, kudeatu, zaindu eta babestea, lehengai berriztagarrien sorburu izaki, biodibertsitatearen eta genetikaren kontserbazioa ziurtatuz, garapen iraunkorreko irizpideak erabilita eta betetzen duten funtzio soziala eta ekologikoa errespetatuz» edo «Gipuzkoako mendien ingurumen, ekonomia eta gizarte alderdia modu iraunkorrean bultzatzeko beharrari erantzungo dion baso plangintza egitea, eta aniztasun biologikoa, lurzoruen artapena eta uren erregimena eta kalitatea ahalbidetzea».

Esan bezala, kezka eragin zigun funtzio horien arduradun nagusia pinu-landaketak baso kontsideratzen dituen eta horien kudeaketa interes ekonomiko jakinetara mugatzen duen pertsona batek hartu izanak. Baina, esan bezala, 2011ko udazken hartan ilusioa genuen, eta hori gutxitan eragiten du politikak gure herrian.

Izendapenak izendapen, aldaketarako aukera zegoelakoan, Gipuzkoako 15 natur talde eta talde ekologista elkartu ziren Foru Aldundiari naturaren kontserbazio-politika berria diseina eta gauza zezala eskatzeko. Inguru naturala eta bioaniztasuna zaindu edota berreskuratzeko kudeaketa-planak eskatzea zen helburua, eta horretarako proposamenak helaraztea sail horretako arduradunei. Azken urte eta erdi honetan, eragile horiek 5 txosten aurkeztu dituzte Foru Aldundira, eta 4 bilera egin dituzte sail horretako arduradunekin. Eragile sozial horientzat egindako lana aberatsa bezain gogorra izan da, baina bukaera antzua. Ahalegin horrek ez du eraginik izan sail horren politikan, eta prozesua bukatutzat eman behar izan dute Foru Aldundiko ordezkariengandik bilera horien eta txosten horien idatzizko balorazio edo erantzunik jaso gabe.

Aldaketaren bidean, Bilduk parte-hartzearen aldarria egiten du. Baina Gipuzkoan ezagunak diren natur talde eta talde ekologista guztiek parte hartu duten prozesua eta prozesu horretatik sortutako proposamenak ez dute ahuntzaren gauerdiko eztulak baino balio handiagoa izan ordezkari politikoentzat.

Aldaketa gauzatzeko, EH Bilduk Ama Lurrarekin bat egiten duen jendartea du helburu, bere webgunean aipatzen duenez. Gipuzkoako arduradun politikoen artean ere egongo dira horrela pentsatzen dutenak. Traizionatuko al dute partidua kargu horiek koherentziaren izenean? Ezin baita uka Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuak eta bertako Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendariak Bilduren diskurtsoari egindako traizioa.

Facebook Twitter Email

Un pensamiento en “Natur Konserbazioa Gipuzkoan. Ekologisten Kritikak Gipuzkoako Foru Aldundiaren ingurugiro zenbait politikei

  1. Unanue siempre ha estado ligado a intereses madereros. De ecología anda un poquito escaso, y, de maderas entiende bastante de pinus insignis o eucaliptus globulus, dos especies muy apreciadas por su rápido crecimiento, pero nefastas para el medio ambiente por la degradación permanente del suelo durante muchos años. En fin, que le vamos a hacer, paciencia… ¿es que no tenían a otro mejor para elegir?.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>