Areceseko Batailaren urtemugan, Eusko Lurra Fundazioa, CNT eta Euskal Herriko Sare Antifaxistak egindako oroimen ekitaldia

Nalon ibai ondoan

Nalon ibai ertzean, Llera herrian

Atzo, Lau Haizetara Gogoan Plataformaren hainbat kideek, haien artean Eusko Lurra Fundazioak, CNT-k eta Sare Antifaxistak, ekitaldi hunkigarria burutu genuen Asturiasko hiriburutik gertuko Llera herrian, Nalon ibaiaren ertzean.

Lore eskaitza EAE-ANV

Lore eskaitza Nalon ibaian

Oviedotik kilometro gutxira dagoen paraje hau, Areceseko “Pradón de los Vascos” delakoaren alboan dago. Leku honek egunekotasuna hartu du azken garai honetan bertan lurperaturik dauden dozenaka gudari eta miliziano euskaldunen gorpuzkinak berreskuratzeko lanak aurki hasiko direlako.

Paraje honetan gertatu zen 1937 otsailaren 23an Euskal Brigadak pairatutako borrokarik  latzena. Agirreren Gobernuak bidalita Oviedoko kontrako ofentsiban parte hartu zuten gudari eta milizianoek egun hartantxe jasan zituzten hildako gehien.

Denetara 250 gudari eta milizianoek bizitza galdu zuten bertan. Nalon Ibaia gune ezberdinetan gurutzatutako 120 EAE-ANVkoak, ia 40 anarkista, 30 komunista eta hainbat PNV eta UGTkoak.

Zubian Ekitaldia Nalon ibaiaren gaineko zubian burutu zen eta bertan CNTko zein Eusko Lurra Fundazioaren kide banak hitza hartu zuten. EAE-ANVko gudarien zein CNTko milizianoen konpromiso eta sakrifizioa ekarri zituzten gogora, Euskal Herriko askatasunen zein Errepublikak suposatzen zituen askatasun sozial eta pertsonalen aldeko konpromisoa hain zuzen.

Eusko Lurra Fundazioaren ordezkariak zera azpimarratu zuen, Errepublikaren alde euskaldunon konpromisoa askotan zalantzan jarri bada ere, duela 76 urte, bertan Euskal Brigadako 250 gudari eta miliziano bizitza galdu zutela, Errepublikaren defentsan. Haietatik, 120 ezker abertzaleko EAE-ANVko gudariak ziren.

Hasiera batean ekitaldi xume bat izan behar zen, baina espero baino askoz jende gehiago inguratu zen bertara. Asturiasko jende asko barne.

Pradón de los vascos-en

Pradón de los vascos deituriko zelaian, Areces herrian. Eskubian, errota, frankisten metrailadorearen kokalekua.

Bertan bildutako ehun bat kidek  dozenaka lore bota zituzten Nalon ibaira 1937ko otsailaren 21an Eusko Indarrako EAE-ANVko gudariek zeharkatu zuten leku berberean. Bertan 20 gudari ekintzale hil zituzten aurreneko unean Areces herrixkaren aurkako erasoan, eta egun hartan Nalon gurutzatu zuten gainontzeko gudari eta miliziano euskaldunak gogoan izan zituzten ere.

Gero hainbat pertsonak areces herrixkara hurbildu ziren “El Pradon de los Vascos” delako parajea ezagutzeko.

Aurki, omenaldi berri bat

Ekitaldia burutu duten erakundeek adierazi dute aurki asmoa dutela leku berberean beste ekitaldi jendetsuagoa burutzeko. Osatuagoa eta han borrokan aritutako gudari eta milizianoen oroimen soziopolitikoa merezi duen lekuan kokatzeko. Euskal Herriaren askatasunaren alde zein Errepublikak adierazten zituen askatasun sozialen alde hildako euskal gudari eta milizianoen oroimen soziopolitikoa berreskuratzeko lanean urrats sendoak ematen hasteko.

 

Euskal Herria, 2013ko otsailaren 23an
EUSKO LURRA FUNDAZIOA

Ekitaldia prentsan:

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130225/389679/es/Acto-orilla-Nalon-milicianos-gudaris-batalla-Areces

http://www.lne.es/oviedo/2013/02/24/vascos-honran-gudaris/1373197.html

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>