Orion, Oroimen Historikoa era integralean jasotzeko egitasmoaren aurkezpena.

 

Orioko zubia lehertu zuten 1936ko gerran. (Argazkia: Orioko Udala)

Orioko zubia gudari eta milizianoek lehertu zuten 1936ko gerran faxisten aurrerapena moteltzeko. (Argazkia: Orioko Udala)

Eusko Lurra Fundazioa partaidea den  Lau Haizetara Gogoan Elkarteak eta Orioko Udalak berriki elkarlanean abiatu dute Oroimena berreskuratzen Orion proiektua. Egitasmoaren helburua Orioren memoria historikoa berreskurazea era integral batean.

Egitasmo honen azken helburua herritarren testigantzak elkarteak finkatutako protokoloak jarraituz jasotzea da. Era honetan, testigantza hauek afroga gisa erabili ahal izango dira Frankismoaren krimenen aurkako  balizko epaiketa batean.Era honetan, oriotarrek emandako testigantzek ez dute bakarrik balore historikoa izango.

Eusko Lurra Fundazioak eta Lau Haizetara Gogoan Plataformak bultzatzen duen Egiaren Batzorderako ekarpena izango dira.

Gure Fundazioaren eta Lau Haizetara Gogoan Plataformaren kidea den  Gotzon Garmendiak Orion joan den martxoaren 14ean emandako hitzaldian oriotar askok parte hartu zuten(25 lagunetik gora).

Jendeak interesa adierazi zuen gaiarekiko eta egitasmoarekin kolaboratzeko prestutasuna. Ekitaldian herrian testigantzak jasoko dituzten bi teknikariak aurkeztu ziren baita ere, eta beraien lana nola izango denaren berri eman zuten.


Orioko oroimen historikoa berreskuratzea garrantzitsu jo zuen Orioko alkate Beñat Solaberrietak.

Ildo horretan, Oroimena berreskuratzen Orion proiektua burutzeko nazioarteko legedia oinarri duen lan metodologia aplikatuko dutela azaldu dute Lau Haizetara Gogoan Elkartetik. «Justizia transizionala kontzeptuan oinarrituko dugu gure lan metodologia. Horrek zehazten du zein izan behar duten gutxieneko baldintza sozio-politikoak erregimen autoritario diktatorial batetik erregimen demokratiko batera igarotzeko».

Trantsizioa benetakoa izan dela ebazteko, hainbat baldintza bete behar du. «Alde batetik, lehenik eta behin erregimen autoritarioa sustatu duten pertsonek egin dutenagatik kontu eman behar dute. Bestetik, erregimen diktatorialak ukatu eta bortxatu dituen eskubide indibidual eta sozio-politikoak berriz galdu ez daitezen bermatu egin behar ditu trantsizio prozesuak. Bi ardatz horiek bete ahal izateko egia ezagutu beharra dago, eta horretarako beharrezkoa da errepresaliatuak izan diren pertsonei zer gertatu zaien ezagutzea», azaldu du Lau Haizetara Gogoan Elkarteko kide Gotzon Garmendiak.

Taldea sortzea helburu
Egia ezagutzeko bidean Oroimena berreskuratzen Orion proiektuarekin errepresaliatu bakoitzaren espediente pertsonala sortu nahi dute. «Bertan dokumentu publikoen bilduma, dokumentu pribatuak, testigantza eta egongo balitz adituen txostena jasoko genituzke. Espediente hori errepresaliatuari edo bere familiari entregatuko zaio, eta baimena izanez gero, beste kopia bat udaletxeko artxiboan jasoko litzateke». Horretaz gain, bildutako dokumentazioarekin herri mailako kontaketa ere egingo dute ikertzaileek.

Ikerketa prozesuaz gain, elkartearen asmoa datozen hilabeteetan ikertzaileen eta herritarren arteko zubilana egingo duen Orioko oroimen historikoa berreskuratzeko herri mialako taldetxoa sortzea

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>