Albertia eguna 2015.

Gaur eguerdian, Albertia mendiko tontorrean, zein Gazteluako Hariztian, Asturiasko Areces eta Pando Mendian borrokatu zuten gudari eta miliziano guztiak omendu ditugu.

40 urte baino gehiago daramagu Albertia Eguna ospatzen eta gudariak omentzen. Marka handia da, batez ere eta beteranoena izanik, Ezker Abertzalearen Oroimen Historikoaren egun erreferentziala bilakatu delako.

Aurtengo Albertia Egunean gogora ekarri nahi izan ditugu 1937ko otsailean, Asturiasko Areces eta Pando Mendietan borrokatutako guztiak, eta batez ere, bertan eroritako Eusko Abertzale Ekintzako 120 inguru gudari. Azken urtetan bertan egindako lanak, oraindik desagerturik dauden dozenaka gudari ekintzaleen gorpuak aurkitzeko ez dute helburua lortu. Desagerturik jarraitzen dute. Baina, beraien oroimena berreskuratze lanetan, ez dugu etsiko, Euskal Herriko historian merezi duten postua izan arte.

Euskal Brigadaren ekarpena eta bertan EAE-ANVko gudariena ez zen txikia izan. Ezker Abertzalek inoiz egindako ekintza internazionalistarik handiena izan zen hura. Errepublikaren alde eta Iberiar herrien sostenguan faxisten aurka. Benetako Internazionalismoa.

Zoritxarrez, ekarpen hura nahiko ezezaguna da, ez bakarrik Euskal Herrian, baizik eta ezker abertzalearen baitan ere.

Horregatik, gaur ekintza sinboliko bat egin nahi izan dugu Areces eta Albertia lotuz, harri baten bidez Areces eta Pandoko gudarien izena elkartuz sinbolismoz lotutako ekitaldian. Areceseko lurra ere ekarri dugu Albertiako tontor honetara.

Borroka garaia da, baina baita gure Errelatoa eraikitzeko garaia. Ez dugu utziko, indar apur bat dugun artean, gure borrokalarien izenak eta izanak ahazten.

Izan zirelako gara eta izango garelako.

 Euskal Herria, 2015eko uztailak 5.

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>