Albertia eguna 2016.

Hurrengo uztailak 3 igandean, urtero legez,  Albertia Eguna ospatuko da Legutioko izen bereko mendian.

Albertia Eguna, Frankismo garaitik hasita hamarkadetan zehar ospatzen joan den ekitaldia da, eta egun Ezker Abertzalearen oroimen historikoaren data erreferentziala bilakatu da.

1936ko gerran, azaroa eta abendua bitartean, EAE-ANV alderdi historikoak 300 gudari baino gehiago galdu zituen bertan faxismoaren kontra borrokan.

Urtez urte Albertia Eguna Ezker Abertzalearen inguruko intereseko hainbat gaien inguruan ospatu izan da, gogoan izanda beti eroritako ezker abertzaleko gudariei zein militanteei egindako oroimena eta omenaldia.

Eusko Lurra Fundazioak antolatzen du Albertia Eguna eta  ohi bezala bi ekitaldi nagusi izango dira bertan.

·        Goizeko 12etan eta Albertia mendiko tontorrean Fundazioak lore eskaintza eta oroimen ekitaldia antolatu du, eta bereziki gogoan izango ditu oraindik desagerturik dauden EAE-ANVko ehunka gudariak. Ondoren Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak hitza hartuko du. Eusko Lurra Fundazioak oroimen historikotik gogora ekarri nahi du 36tik gaur egun arte Euskal Herrian ez dela izan ezta urte bat ere preso edo errefuxiatu politikorik gabe.

·        Ondoren 13,30etan, Gazteluako hariztian, ekitaldi politikoa antolatu du Eusko Ekintza alderdiak. Bertan Eusko Ekintzaz gain, hitza hartuko dute hainbat preso eta errefuxiatu politiko ohiek abiatutako “Askatasunaren Bidean” izeneko asanbladaren kideek.

·        Ekitaldi politikoa bukatu ondoren, herri bazkaria izango da hariztian bertan.    Txosna eta erromeria egun guztian zehar ere egongo dira.

Aurtengo ekitaldi politikoaren leloa hau da: “Batasuna borrokan. Herritar Batasunaren garia da”.  Ezker Abertzaleak nozitzen duen krisi handiaren aurrean hainbat jendearen ekarpenari ahotsa eman nahi zaio bertan. Aukera aproposa  Amnistiaren Aldeko Mugimendua eta Askatasunaren Bidean asanbladarekin Albertia Egunean bat egiteko, eta beraien mezu soziopolitikoak ere konpartitzeko, ezker abertzaleko militante askok egungo krisiaren aurrean erantzunak eta ekarpen positiboak eskatzen dituzten sasoi hauetan.

Oroimen Historikoa egungo borrokarako ekarpena izanik, azpimarratu behar baita Herritar Batasuna eta borroka izan direla ezker abertzalearen motorra hamarkadetan.

Euskal Herria, 2016ko ekainean.

EUSKO LURRA FUNDAZIOA.

 

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>