Amnistia eta Iraultza. Kimetz Kolektiboa.

Amnistiari buruzko hausnarketa. Kimetz kolektiboa

Preso politikoen amnistia langile mugimenduaren aldarri garrantzitsuenetako bat izan da betidanik, izan ere, iraultzaile den edozein alderdi edo mugimenduk bere egin behar du zigortuenen aldeko borroka, langileriagatik edota bere herriaren askatasunagatik borroka gogorrena aurrera  eraman dutenen defentsa.

Presoek beraiek baten baino gehiagotan esan duten bezala, amnistia ez da soilik kartzelatik irtetea, baizik eta presoak egoera horretara eraman dituen arazoekin amaitzea. Izan ere, errepresaliatu politikoen askapena lortu arren, zapalkuntzak jarraitu egingo balu, zapalkuntza honen aurkako langileen borrokak ere jarraituko luke eta, beraz, Estatuak errepresio bortitzenarekin segituko luke Herri Langilearen askatasun nahiak itotzen, iraultzaileek beste behin kartzelak betez, eta bertan, estatuaren politika terrorista jasanez: torturak eta jipoiak, isolamendua, dispertsioa, laguntza mediko eza … Azken finean, ziegatan usteltzen.

Politika terrorista honen adibide garbiena preso politiko gaixoen egoera larria da, asko kartzelan hiltzera kondenaturik; hori dela eta, honi dagokionean, Manuel Arango preso politikoak esan bezala: “Gaixo larri dauden preso politikoei dagokienez, neurri handi batean babesgabeenak eta sarritan hil ala biziko arazoa izanik, beraien askapena lortzea nabarmenki azpimarratu behar da eta, edozein kasutan, borrokaren bidez beraien osotasun fisikoa babestu eta beharrezko osasun neurriak inposatzea”. Horregatik, amnistiaren aldarria oinarrizkoa den arren, preso gaixoen berehalako askapenaren eta beharrezko osasun-zerbitzuen alde gogor borrokatzea ezinbestekoa da, haiena baita egoera larriena. Kartzelan ez dadin preso bat gehiago hil, eta Arkaitz Bellon eta Isabel Aparicioren erailketak ez daitezen errepikatu.

Horregatik, inork gehiago horrelakorik pairatu behar ez izateko, behar-beharrezkoa da preso politiko guztientzako amnistia lortzea eta, horretarako, lehen aipatu bezala, beharrezkoa da zapalkuntza ororekin amaitzea eta, beraz, zapaldu izateari uztea eta zapaltzaileak akatzea; Estatu burgesari eta bere errepresioari aurre eginez, honen suntsipenera arte. Honekin batera, langile boterea eta langileon estatua eraiki behar dugu, langileongandik eta langileontzat zuzendua.

Guzti hau lortzeko, bide bat baino ez dago: Iraultza Sozialista. Iraultza, ordea, ez da lurrikara bat bezala, ez da bat-batean eta gizakiaren parte hartzerik gabe gertatzen. Iraultza antolatu, landu eta prestatu egin behar da, horregatik ezinbestekoa du hau aurrera eramateaz arduratuko den Langileriaren Alderdia, behargin klasearen borroka zuzenduko duen abangoardiako destakamendua. Alderdi honek proletalgoarekin bat egin behar du, langileriaren aldarrikapenak bere eginez eta hauek Iraultza bultzatzeko erabiliz. Esate baterako, hemen lantzen ari garen amnistiaren aldeko borroka bere eginez eta borroka hori benetako amnistia baten alde bideratuz, Iraultza Sozialistaren ondorio izango dena.

Honegatik guztiagatik, kapitalismoan lortu daitekeen presoen edozein askapen oso guztiz onuragarria izan arren, nahikoa ez dela uste dugu, hau da, beharrezko ikusten dugu amnistiaren aldarria, askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokarekin gogorki loturik egotea, benetako amnistia bakartzat zapalkuntza ororen oinarri den kapitalismoarekin amaitzen duena hartuz.

Langileriaren Alderdia eraiki, Iraultza antolatu eta…

Jo ta ke, amnistia eta askatasuna lortu arte!!

Kimetz kolektiboa.

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>