“EAE-ANV 1930tik aurrera ezker abertzalea” dokumentala

Trailerra: eguzkibideoak.info

2008. urtean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca, EAE-ANV,  alderdia legez kanpo utzi zuen. Espainiako sistema sozio-politiko-ekonomikoa sutengatzen eta osatzen laguntzen duten hedabideek sinestarazi nahi izan zuten EAE-ANV alderdia Ezker Abertzaleak asmatutako “marka” berri bat izan zela, legez kanpoko Batasunak hauteskundeetan parte hartu ahal izateko.

Baina, bazenekien, Espainiako gobernuak EAE-ANV legez kanpo uzten duen bigarren aldia dela? 1930ean sortutako alderdia dela? Euskal Herrirako sozialismoa proposatu eta aldarrikatu zuen lehen alderdi politikoa dela eta orduko programa politikoak gaurkotasun harrigarria duela? Ezkerreko ideologiak bultzatuta Espainiako “Frente Popular”-eko partaidea izan zela? Espainiako Errepublikako gobernuan ministro bat, orduko Eusko Jaurlaritzan nekazaritza sailburua eta hainbat zinegotzi eta alkatetza lortu zituela?  Gerran lau batailoi osatu zituela eta ondoren makiekin borrokatu zela? Trantsizioan Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuela?… Alegia: EAE-ANV 1930tik Ezker Abertzalea izan dela?

Bideoa nola eskuratu:

  1. Durangoko Azokara gerturatu, Eguzki Bideoaken estandera  (Abenduaren 6-tik 9-ra)

  2. Zuzenean eros daiteke Eguzkibideoak-en webgunean

  3. Eusko Lurra fundazioari eskatuz: euskolurrafundazioa@gmail.com

  4. Gutxi barru, dendetan aurkitu ahal izango duzue.

 

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>