Ezker abertzalearen historia ulertzeko beharrezkoa den DVD-a. EAE-ANVren historia.

EAE-ANVren zein Batasunaren eta EHAK-PCTVren aurkako 04/08 makro-epaiketa hastekotan dagoen hilabete honetan, gogora ekarri nahi dugu Eusko Lurra Fundazioak EAE-ANVren historiarekin argitaratutako DVD-a . DVD-a 1930ean hasten da alderdi zaharraren sorrerarekin eta PSOEko gobernuak bultzatutako ilegalizazioarekin amaitzen da. EAE-ANV, Espainiar gobernuak behin eta berriro ilegalizatutako alderdia. Euskal erresistentziaren ispilua.

DVD-a erosteko  Fundazioaren emailera mezua bidali daiteke.

“EAE-ANV 1930tik aurrera ezker abertzalea” DVD-aren banaketa sarea

Neskak eta kartelakEguzki Bideoak berriki plazaratu du EAE-ANV 1930tik aurrera ezker abertzalea. DVDa Eusko Lurrara fundazioaren laguntzaz. Orain bere banaketa sare guztian salgai jarri du gai soziopolikoa daukaten beste hainbat DVDrekin batera.

Bertsolaritzaren artea eta magia, herri baten abentura autodeterminazioaren bidean, desobedientzia zibila indarkeria ezarekin batera lanean eta EAE-ANVren historia Euskal Herriko hainbat tokitan egonen dira salgai.

“Bertsolari”, “Gazta Zati Bat”, “EAE-ANV 1930tik aurrera ezker abertzalea” eta “Ziztadak” dokumentalengatik egin dugu apustua ohiko taberna eta liburu-dendetan saltzeko. Sigue leyendo

“EAE-ANV 1930tik aurrera ezker abertzalea” dokumentala

Trailerra: eguzkibideoak.info

2008. urtean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca, EAE-ANV,  alderdia legez kanpo utzi zuen. Espainiako sistema sozio-politiko-ekonomikoa sutengatzen eta osatzen laguntzen duten hedabideek sinestarazi nahi izan zuten EAE-ANV alderdia Ezker Abertzaleak asmatutako “marka” berri bat izan zela, legez kanpoko Batasunak hauteskundeetan parte hartu ahal izateko. Sigue leyendo

Primera emisión del documental “EAE-ANV 1930 tik aurrera Ezker Abertzalea”

El próximo 10 de Diciembre, lunes, en el Centro Cívico La Bolsa de Bilbo (calle Pelota, 10), a las 19,00 de la tarde y de la mano de la Fundación Eusko Lurra, se llevará a cabo la emisión del DVD “EAE-ANV 1930tik aurrera Ezker Abertzalea”. Acto seguido habrá una charla-debate sobre el tema.

 

En un momento en el que la actualidad presenta preocupantes similitudes con situaciones del pasado, supone una oportunidad para conocer parte de la Historia de nuestro pueblo.

Todo aquel que quiera ver el DVD así como participar en la charla/debate posterior, tendrá ocasión de hacerlo. La duración total del DVD es de 50 minutos.

“EAE-ANV 1930tik aurrera Ezker Abertzalea” lehen emanaldi publikoa

Datorren Abenduaren 10ean, astelehena, Bilboko Alde Zaharrean dagoen La Bolsa Udaltegian (Pelota kalea, 10), arratsaldeko 19,00etan, Eusko Lurra Fundazioa-ren eskutik “EAE-ANV 1930tik aurrera Ezker Abertzalea” dokumentalaren emanaldi publikoa izango da. Ondoren eta horren inguruan txarla-debatea ere egongo da.

 

Kontutan izanik, gaur egungo gertakariek iraganekoekin parekotasun kezkagarriak dituztela, gure herriaren Historia zati bat ezagutzeko aukera izango duzu.

DVDa ikusi eta txarla/debatean parte hartu nahi duen guztiak izango du bertan egoteko aukera. DVDaren iraupen osoa 50 minutukoa da.