Europako hauteskundeen ajeak han eta hemen

Paperezko prentsari errepasatuz, zaila egin zait lehenego begiradan abstenzioaren datuak ikustea. Grafiko koloretsuetan alderdi eta koalizioen emaitzak ikusgai dira, baina nekez aurkituko dugu egoera erreala ordezkatuko duen irudirik.

Espero zen bezala, abstezioa izan da lurralde guztietan garaile. Alderdiek parte hartzera deialdi sutsua egin arren, Europear Hauteskendeek gero eta erakarpen gutxiago dutela bazekiten eta ondorioz, aspalditik zerendaburuak ez dira alderdi politikoen izen ezagunenak.

Europar Batasunaren eredua zalantzan dago, herritarren gehiengoak hauteskunde hauetan ez du parte hartzen eta bozka eman dutenetatik heren bat baino gehiagok Europako Batasunaren eredua ez du maite, batzuek eskuinetik, besteek ezkerretik. Hau da, Bruselako Legebiltzarrean Europar Batasunaren aldeko jarrera ordezkatu nahi duten alderdien ordezkapena herritaren %25ra apenas ez da iritsi.

Datu honek beste emaitza bat burura erakarri dit, George W. Bush hautatua izan zen hauteskundearena, alegia. Floridako Estatuan iruzur susmoak zabaldu zirelarik, Bush boto eskubidea zuten estatubatuarren %25ren babesaz presidente izendatu zuten. Monarkia baten botereak ematen dituen boteregune horretatik boto emaileen %75ren babesa eduki ez arren, AEB gerra batera eraman zuen eta berarekin bat, bere aliatu gehienak, Jose Maria Aznarren España, besteak beste.

Alderdien demokrazioak muga handiak ditu eta muga horiek une honetan inoiz baino estuagoak dira, gero eta argiago baitago gehienek trasnazionalen aginduetara dantza egiten dutela, legebiltzarreko jezarlekua galdutakoan, kontseilu batean lekutxo bat gordeko baitiete.

Eta Euskal Herrian

Euskal Herrira etorriz, ziuraski lehenengo aldiz azkeneko hauteskunde hauek (Alderdien Legea indarrean egonda ere) “normalagoak” izan dira, hots, inguruko herrietan suertatzen ari diren joera soziopolitikoak geurean ere islatzen hasi dira. Eta “normalagoak” izan diren neurrian, Euskal Herrian ere bestelako demokrazia nahi dugunok kezkatzen hasi beharko genukeela uste dut.

Zenbait komunikabideetan “El PNV confirma su hegemonia” ikusiagatik ere, datuek bestelako emaitza adierazten digute. Euskal Herrian Abstezioa irabazi du eta botoa eman dutenen artean Hegoaldean EHbilduk irabazi du. Interesgarria da abertzaletasunean emeki-emeki ezkerreko sektoreok PNV aurrea hartzen ari gatzaiola ikustea, Araban, Gipuzkoa , Nafarroan eta Bizkaiko ekialdeko eskualdeetan. Haatik, datu honek ezin gaitu asetu, boto eskubidea dugun guztion %9ren babesa baino ez baitu eskuratu koalizio abertzaleak.

Bilduk osta-osta legalizazioa lortu zuenean, 365.000 bat bozka lortu zituen. Hiru urteren buruan, horietako 143.000 etxean geratu direla ematen du. Bai, ados, udal hauteskundeak eta Europear hauteskundeak ezin dira parekatu, baina EHBIlduk bere jaiotzan lortu zuen ilusioari eustea lortu izan balitzaio, asteburu honetako datuak ez ziren horren apalak izango.

Arestian aipatu ditudan grafiko koloretsuak ikusten liluratuko dira hainbat politikok. Saltoka eta elkar besarkatzen ikusi genituen batzuk; kopetilunago 17. postuan zegoen legebiltzarkideohi ezagun bat, ordea. Aldiz, saltoka ibiltzeko arazoi gutxi ikusten dut nik eta irudi horiek “normalizazio” horren ondorietako bat dela susmatzen hasita nago, politiko profesional gehienek horrelako egunetan poza antzezteko beharra izaten omen dute eta.

Alabaina, “gaineszenifikazioa” eta espektakulu baino, beste gauza batek kezkatzen nau gehien. Alta, ea ezkerreko independentismoak gainontzeko indar politikoen jokaera bera bereganatuko ote duen. Boto eskubidea dugun herritarron %9 besterik ez lortzea ez al da oso seinale txarra?. Prest al dago ezker independentista beste alderdi klasikoen joku berean aritzeko? Hobe esanda, hori besterik ez da eskaintzen ? ala bestelako demokrazia, bestelako Euskal Herria, bestelako eredu sozioekonomikoa eta bestelako talde soziopolitikoak eskaintzeko eta antoaltzeko gai gara?

Nire ustez, EHBilduk proeiektu alternatibo oso bat eskaini ahal izateko gai izan balitz hainbeste jende ez zen etxean geratuko. Kontu handiz ibili behar da, norabidea aldatu ezean, aurki, botoemaileek EHbildu beste alderdi arrunt bat gisa ikusiko dutelako, joku mediatikoan, botore banaketan eta mesede-truketan eror daitekeena, Politiko profesional askoren helburuetarako bat aski izan baitaiteke boteregune batzuetan buru izatea.

Hiru urte pasa dira eta hauteskunde hauek askorentzat abisu izan da, “Normalizazioak” Euskal Herrian ere politikariekiko haustura sor dezake eta. EHbilduk osagarri interesgarriak ditu, baina garatu behar ditu. Herriz herri base antolatua eduki gabe, barne demokrazia partehartzailea eduki gabe, erakunde ofizialetan solik arituz, ezin da alternatiba eraiki. %9ren babesaz ezin da eraldaketa soziala eta nazioa askapena lortu beste politikoen jokabideak kopiatuz, ezin da herritarron partehartzea sustatu.

Ezker independentistak askoz babes zabalagoa eduki dezake, bai hauteskundeetan, bai erakundeetan, baina batik bat herriz herriko sare sozial zabala eta antolatua aktibatzen badu. Boto emaileak eta basea aktibatuko da solik, horren labankorra den eta bolo-bolo dagoen “erabaki eskubidea” herrietako zaleenganaino iristen bada eta baseari autonomismoaren eta neoliberalismoaren alternatiba izango den eredu politiko , sozioekonomiko eta kulturala definitzeko aukera ematen bazaio. Ilusioa lortzen da desberdinak garela egiaztatuz.

Bukatzeko, hauteskunde hauek ere beste osagarri berri bat eskaini digutela dirudi. Hots, Europa osoan bezala, Estatu espainarrean eta Euskal Herrian ere, kapitalismoa onartzen ala sustazen duen sozialdemokrazia erori dela. Beste ezker mota bat behar da, EHBilduk ordezkatu nahi izan duena eta “Podemos “ eta EB-Ekiri alderdi bozka eman dietenek irudikatu nahi dutena. Cataluñan bezala, Euskal Herrian ere, “nacionalista” ez den beste ezkerra ere independentiston aliatu izateko tenorean gaudela ematen du.

Patxi Azparren

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>