Azken egun hauetan Servini epaile argentindarra Euskal Herrian egon da hautsa mediatikoa dezente harrotuz.
Servini izan da lehendabiziko epailea Genozidio Frankista eta estadu terrorismoaren hainbat kasu epaitzen hasteko gai izan dena. Ez da kasualitatea ikerketa hau atzerrian abiatu behar izatea, Estatu Espainolan Erregimen frankistarekiko erabateko inpunitatearen defendatzaile amorratua izanik. Jakina, egungo estatuaren eta bere erakunde gorenen legitimitatea Frankismoaren zigorgabetasunean oinarritzen da. Hau da bistaz galtzea komeni ez den egi gordina.
Esan dezakegu beraz justifikaturik dagoela bere lana eta figuraren inguruan gurean altxatu diren jakin-minak eta interesa.
Gure Fundazioa hasieratik bultzatu egin du “Frankismoaren Aurkako Argentinar Kereila” delako bidea. Bertan parte hartzen dugu zuzenki Lau Haizetara Gogoan Koordinadoraren lanaren bidez.
Ezin uka Frankismoan burututako hainbat krimen ikertzen hastea hainbat tabu apurtu duela. Garrantzitsuena eta lehendabizikoa; ezinbestekoa dela Frankismoaren eta estatu terrorismoaren krimenak ikertzea. Eta hau da, seguraski, Servini andrearen ekarpenik handiena izan da Frankismoaren krimenen aurkako prozedura orokor baten bidean.
Zeren eta ezin dugu zuhaitza adarrekin nahastu. Argentinan ez da ireki, ezta hurrenik ere, Frankismoaren aurkako prozedura orokor bat, Nuremberg-en Naziekin egin zen bezala. Hau garrantzitsua da, epaile honen lana oso baikor baloratu arren, aurreikuspen faltsuak ez izateko.
Argentinakoa oso pedagogikoa izan daiteke, eta mugarri bat bide luze batean. Biktima bakar batzuei erreparazio morala emango die, baina handik aurrera egiteko lan handia geratzen da.
Eusko Lurra Fundazioan garbi dugu Genozidio Frankistaren zein Estatu Terrorismoaren krimenak epaituak izan behar direla ikuspegi integral eta koherente batekin. Nazioarteko jurisprudentzia aldarrikatzen dituen EGIA, JUSTIZIA ETA ERREPARAZIOA EZ ERREPIKATZEKO BERMEAK BARNE hastapenak jarraikiz.
Ildo honetan , “Oroimenaren Giltzarria” agiriak ongi finkatzen ditu hastapen hauek justiziari dagokionez.
EGIA:
3.1) Definitu euskal herritarrek jasandako errepresioaren zergatiak eta ondorioak, beroien nortasun polítiko, sozial eta kulturala errespetatuz.
3.2) Zentsua osatu pertsona eta eskubide urraketen inguruko kategoria guztiekin, hiritartasunari loturiko eskubideak berreskuratzeko helburuz.
3.3) Bultzatu, eta bidezkoa bada, parte hartu hobien maparen osaketan, gorpuzkinen azaleratzean eta ADN bankuaren osaketan.
3.4) Bultzatu, eta/edo ezarri programak, artxibategi historikoak eta ahozkoak, grafikoak eta ikus-entzunezkoak diren agiriak antolatu eta katalogatzeko.
4) JUSTIZIA.
4.2.1) Sustatu eta/edo babestu 1977/10/15eko amnistiaren legea ezeztatzea exijituko dituzten ekimenak. Ontzat hartzea ezeztatze hau, oinarrizko printzipio demokratikoa den heinean.
4.2.2) Bermatu babes juridikoa biktimei, benetako justizia lortzeko behar diren bitarteko ekonomiko eta teknikoak ezarriz horretarako.
4.2.3) Indarrean jarri testigantzen bilketarako protokoloa eta honen artikulazio dokumentala, baliotasun prozesala izan dezan eskumena duen administrazio judizialaren aurrean.
4.2.4) Exijitu eta bultzatu erregimen autoritarioak egindako sumario, txosten eta sententzia zigor emaile guztien ezeztatzea eskatzen dituzten ekimenak.
4.2.5) Exijitu eta bultzatu gizateriaren aurkako krimenaren eta genozidioaren kategoriak eskatzen duten ekimenak.
Hau guztia ahalbideratzeko bide bakarra Euskal Herrian “EGIAREN BATZORDE” bat eratzea da. Baina benetako Egiaren Batzorde bat eta ez zirku mediatiko instituzional bat.
Bitartean Servini andrearen lana txalotu behrrra dago, Frankismoaren eta bere oinordekoen kriminen erabatekoinpunitatearen iluntasunean argi izpi bat delako.
Euskal Herria, 2014ko maiatzaren 21a.
Eusko Lurra Fundazioa.