Eusko Lurra fundazioa Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak EAE-ANVri buruz emandako epaiaren aurrean.

Patuaren txantxa gaiztoa dirudi Estarburgoko Epaitegiak EAE-ANVri buruzko epaia frantsesez egin izana.

De Gaulle eta euskal brigada

De Gaulle Euskal Brigada agurtzen, bertan EAE-ANVko Kepa Ordoki komandantea buru zuela.

Argazki historiko honetatik sei hamarkada baino gehiago igaro dira. Bertan Frantziar Errepublikako presidenteak Charles de Gaullek , Gernika batailoiaren aurean, ohorezko doinu militarren artean, zer zin egin zion Kepa Ordoki komandante ekintzale hisitorikoari: “frantziar Errepublikak ez du ahaztuko nazismoaren aurkako borrokan eta “exagonoaren” askatasunaren alde euskalduenk egindakoa. Frantsez mintzatutako hizt hauek “Estatu-arrazoiak” eraman zituen.

Europan non Estatuen aurrean, herritarren eta herrien eskubide sozialak eta  politikoak murrizten ari diren, ez gaitu ezustean harrapatu Estraburgotik gaur iritsitako berriak. Izan ere, “Estatuen arrazoia” nagusitzen ari da. Kapitalismo basatiaren interesen alde, joera autoritarioa areagotzen ari da. Zapalkuntza nazionalak eta sozialak salatzeko altxatzen diren pertsonak eta taldeak kriminalizatu nahi dituzte. Beraien begitan,  ehunka militanteen odolaz eta hamarkadetako borrokaz irabazitako zilegitasun demokratikoa huskeria da, Estaturik gabeko herri txiki bateko alderdia historiko txikia baita.

Eusko Lurra Fundazioaren konpromisoa tinkoa da. Ezkertiarrak eta abertzalean diren borrokalarien oroimena eta euren erakundeak bermatuko ditugu , eta Euskal Herria independiente eta sozialista izateko borrokan ari diren militanteentzat formakuntza eta ideologizaziorako tresna izango gara.

Epai honek ondare ideologiko hau gordetzeko eta zabaltzeko beharra dagoela baieztatzen digu. Euskal Estatu batek soilik bermatuko du oroimen historikoaren berreskurapena. Egian, Justizian, Erreparazioa eta ez errepikatzeko bermean oinarritzen den Oroimen historikoa. EAE-ANVren kasuan, berriz ere, hauek guztiak urratuak izan dira Frankismoaren ondorengoa den Estatu espainiarrak ilegalizatu baitu, diktadura horrekin haustura demokratikorik ez zen-eta eman.

Euskal Herritarrok independienteak izatean soilik erabaki ahal izango ditugu gure antolaketa, gure historia eta historia horren kontaketa. Bitartean, ofizialki, nazio -zapalkuntza eragiten diguten Estatuen kontaketa baino ez dugu entzungo. Gaur Estrasburgok, Estatu -arrazoiaren” izenean zera erabaki du: Ordokirekin batera argazkian azaltzen diren gudari-ekintzaleak terroristak dira, horra!.

Euskal Herria, 2013ko urtarrilaren 15ean

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>