Antxon Gomezen Adierazpenak EAE-ANVren ilegalizazioa dela eta Berria egunkarian

Antxon Gomez EAE-ANVren idazkari nagusia izan zen bere garaian eta egun Eusko Lurra Fundazioaren partaidea da. Giza Eskubideen Auzitegiak emandako EAE-ANV-ren ilegazlizazioaren inguruko epaia izan dela eta, Berria egunkarian elkarrizketa egin diote. Hona hemen elkarrizketa.

Antxon Gomez. EAE-ANVko idazkari nagusi ohia
«Alderdien Legeak dirauen bitartean mehatxua dago»
Oihana Elduaien

 

EAE-ANV legez kanpo uzten duten hirugarren aldia da. Hango idazkari nagusi ohi Antxon Gomezek argi dauka hori Euskal Herriaren historiaren isla dela.

Espero al zenuten erabaki hau?

EAE-ANV egoitza klausuratzenAspalditik balorazio bat eginda daukagu: epaitegiak bultzada politikoen arabera mugitzen dira. Badakigu Estatu espainiarrak presio izugarriak egiten dituela halakoetan, eta presio horiek egon dira orain ere. Atzoko epaia ahobatezkoa izan zen, baina ANVko zerrenden epaia eman zutenean bi epailek kontrako botoa eman zuten: bat irlandarra zen, eta bestea armeniarra. Hori zerbaitegatik da; beste sentsibilitate bat dagoelako. Epaia espero genuen? Espero zitekeen, bai.

Sigue leyendo

Eusko Lurra fundazioa Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak EAE-ANVri buruz emandako epaiaren aurrean.

Patuaren txantxa gaiztoa dirudi Estarburgoko Epaitegiak EAE-ANVri buruzko epaia frantsesez egin izana.

De Gaulle eta euskal brigada

De Gaulle Euskal Brigada agurtzen, bertan EAE-ANVko Kepa Ordoki komandantea buru zuela.

Argazki historiko honetatik sei hamarkada baino gehiago igaro dira. Bertan Frantziar Errepublikako presidenteak Charles de Gaullek , Gernika batailoiaren aurean, ohorezko doinu militarren artean, zer zin egin zion Kepa Ordoki komandante ekintzale hisitorikoari: “frantziar Errepublikak ez du ahaztuko nazismoaren aurkako borrokan eta “exagonoaren” askatasunaren alde euskalduenk egindakoa. Frantsez mintzatutako hizt hauek “Estatu-arrazoiak” eraman zituen. Sigue leyendo

Antxon Gomezi Info7-n: Estrasburgoko epaiaz eta Eusko Lurraz

Aritxulegi

Aritxulegi

“Gaur Info zazpi irratian elkarrizketa Antxon Gomezi, Eusko Lurra Fundazioaren kidea eta EAE-ANVren idazkari nagusia izandakoa. Gai nagusia gaur Estrasburgoko Epaitegiak EAE-ANVren ilegalizazioari buruz aterako duen epaia, baina baita Fundazioaren zenbait kontu ere”

bozgorailua

http://www.info7.com/2013/01/15/antxon-gomez/