Antxon Gomezen Adierazpenak EAE-ANVren ilegalizazioa dela eta Berria egunkarian

Antxon Gomez EAE-ANVren idazkari nagusia izan zen bere garaian eta egun Eusko Lurra Fundazioaren partaidea da. Giza Eskubideen Auzitegiak emandako EAE-ANV-ren ilegazlizazioaren inguruko epaia izan dela eta, Berria egunkarian elkarrizketa egin diote. Hona hemen elkarrizketa.

Antxon Gomez. EAE-ANVko idazkari nagusi ohia
«Alderdien Legeak dirauen bitartean mehatxua dago»
Oihana Elduaien

 

EAE-ANV legez kanpo uzten duten hirugarren aldia da. Hango idazkari nagusi ohi Antxon Gomezek argi dauka hori Euskal Herriaren historiaren isla dela.

Espero al zenuten erabaki hau?

EAE-ANV egoitza klausuratzenAspalditik balorazio bat eginda daukagu: epaitegiak bultzada politikoen arabera mugitzen dira. Badakigu Estatu espainiarrak presio izugarriak egiten dituela halakoetan, eta presio horiek egon dira orain ere. Atzoko epaia ahobatezkoa izan zen, baina ANVko zerrenden epaia eman zutenean bi epailek kontrako botoa eman zuten: bat irlandarra zen, eta bestea armeniarra. Hori zerbaitegatik da; beste sentsibilitate bat dagoelako. Epaia espero genuen? Espero zitekeen, bai.

Zein balorazio egiten duzue?

Espero izateak larritasunik ez dio kentzen. Horrek mahaiaren gainean jartzen du errealitate bat: azken urteetan egon diren gertakari politikoekin, batzuek kartola politikoak jarri dituzte, eta badirudi Alderdien Legea ez dagoela indarrean. Esan da legez kanporatzearen zikloa amaitu dela, eta halakoak. Sententzia honek balioko du hori mahai gainean jartzeko. Alderdien Legea hortxe dago, eta mehatxua da, oraindik, gaur egun indarrean dauden alderdi independentistentzat. Eta ez bakarrik Euskal Herrian. Zenbait haitzulo mediatikotatik hitz egiten ari da Kataluniako ERCren edo CUPen kontra, edota Espainiako Estatuan sortzen eta indartzen ari diren talde politiko antikapitalisten kontra.

Legez kanporatzeen aroa ez da amaitu, beraz?

Ez, justu kontrakoa. Damoklesen ezpata dago alderdi independentista eta ezkertiarren kontra. Hori hortxe dago, eta, hemen momentu batean PSOEren edo PPren aldetik aktibatzen bada talde politikoren baten legez kanporatzea, epai hau eskuetan, aurrera joko dute. Hori larria da. Alderdien legea indarrean dagoen bitartean ezin daiteke esan normalizazio politikoa dagoenik. Aukera berdintasunik ez dago politikarako.

Frankismoan legez kanpo utzi zintuzteten, eta orain berriz.

ANV legez kanpo uzten duten hirugarren aldia da, aurrena errepublika garaian izan zen, 1934ko iraultzan parte hartzeagatik, ANVko zenbait batzorde legez kanpo utzi zituzten. Gero Frankismoan, eta orain berriro. Azken finean, herri honen historia da. Esaten dugu 1936tik ez dela urte bakar bat izan euskal preso politikorik gabe, eta, zoritxarrez, esan dezakegu, garai horietatik ez dela hamarkadarik izan ezker abertzaleko erakunderen bat legez kanporatu gabe egon denik.

Epaian akusazio gogorrak egiten zaizkio ANVri: «Espainiako demokraziarentzat arrisku handia» dela, eta «konfrontazio zibila» eragin duela.

Ez dira argudio juridikoak, politikoak dira. Erakunde bat demokraziarentzat arriskutsua dela esatea… ANVk bozetara aurkeztu zenean zerbait egin bazuen, herri askotara normalizazioa ekartzea izan zen. Ezin dugu ahaztu Lizartza eta antzeko herrietan zein ondorio ekarri zituen Alderdien Legeak. Kalte egin zion elkarbizitzari. Bozetan ikusi dugu ezker abertzaleak zein hedapen daukan. Gizartearen oreka kolokan jartzen da, herri askotan aurreneko indar politikoa dena legez kanpo utzita. Elkarbizitzaren kontrako eraso etengabea da. Errazionamenduak Euskal Herriko errealitatetik kanpo daude. Eta, argudioari buelta emanda, esan genezake PP arrisku bat dela Euskal Herriko elkarbizitza sozial eta politikorako, berea inposatzen ari delako, indarrez, gehiengo bati. Argudio horri buelta ematea oso erraza da.

Iturria: BERRIA, 2013ko Urtarrilak 16

Facebook Twitter Email

Un pensamiento en “Antxon Gomezen Adierazpenak EAE-ANVren ilegalizazioa dela eta Berria egunkarian

  1. Pingback: ¿Sortu ha perdido el rumbo antes de iniciar su camino? | Eusko Lurra fundazioa

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>