Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean. Eusko Lurra, CNT eta EPKren konzentrazioa eta Arecesera joateko deialdia Euskal Brigada omentzeko

Aldundia konzentrazioa areces

Azken hilabetetan, ezaguna egin da Euskal Herriko iritzi publikoan Oviedo inguruan 36ko gerran erori ziren Eusko gudari eta milizianoen gorpuzkinak euskal herriratzeko egitasmoa.

 Euskal Brigada izenarekin ehunka gudari eta miliziano Asturiasera abiatu ziren faxismoa borrokatzera. Haietatik ia 300 bertan hil zituzten eta haien gorpuzkinak oraindik ez dira berreskuratu.

 Duela hainbat hilabete, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak itun bat izenpetu zuten elkarrekin, eta kontratua Aranzadi elkartearekin deshobiraketak burutzeko Asturiasko Arecesen.

 Eusko Lurra Fundazioa, PCE-EPK, eta CNT, Asturiasen Euskal Brigadan hildako gehien jasan genuen erakunde historikook, hasieratik harremanetan egon gara Gipuzkoar erakundeekin. Denbora honetan bi eskaera argi egin dizkiegu:

 

1)   Alde batetik, dokumentazioaren gestioa, deshobiraketa, gorpuzkinak lekuz aldatzea, kustodia, eta abarren protokoloak elkarrekin adostea. Guzti hau, gizateriaren krimenak eta gerra krimenak, Nazioarteko legeriak giza eskubideen urraketa larrien biktimei eskaintzen dizkien eskubideak bermatzeko.

2)   Beste aldetik, gure gudari eta milizianoen identitate soziopolitikoa aintzat hartzea eskatu diegu. Bizia eman zuten heuren ideiengatik ezker abertzalekoak eta ekintzaleak, anarkosindikalistak eta komunistak. Haien militantzia burkideok gara, erakundeok hain zuzen, oroimen soziopolitiko horren bermatzaileak. Azkenean gure erakundetan militatzeagatik hil baitzituzten.

 Hau guztiarengatik, abenduan bi erakunde publikoei agiri bat helduarazi genien elkarlanerako proposapen konkretuekin. Agiri hau ez zuten kontutan hartu. Alde-bietako bilera tekniko bat eskatu diegu Aldundiko ordezkariei, gure adituek eta Aranzadikoek deshobiraketa zein kanpo lanak egiteko baldintzak elkar adostearren. Erantzunik gabe jarraitzen dugu.

 Azken astetan hainbat galdera zuzen helduarazi diegu ofizialki, eta erantzunik ez dugu izan.

 Hemendik dei egiten diegu berriro ere Aldundia zein Donostiako udalari, Asturiasko lurretan gure gudari eta milizianoak galdu genituen erakunde sozio-politiko historiko nagusiekin elkar errespetuan oinarritutako elkarlana zabaltzeko.

 Gaiaren garrantziak eskatzen du halakoa, eta gure gudari eta milizianoek ez dute gutxiago merezi.

 Beste erakunde publikoek berriki burututako deshobiraketek alarma gorriak piztu dizkigute berriro ere. Ez dugu nahi Zigoitian gertatutako bidegabekeria Asturiasen gertatzea.

 Azkenik, datorren maiatzaren 18an, larunbatean Asturiasen egingo dugun omenaldiaren berri eman nahi dugu. Hiru erakundeok (Eusko Lurra Fundazioa, PCE-EPK eta CNT) autobusak antolatuko ditugu Euskal Herritik Pando mendian (Oviedo) eta Arecesen hildako Euskal Brigada kideak omentzera joateko. Omenaldi soziopolitikoa egingo zaie; izan ere, Asturiasera borrokatzera joan ziren haiek ideia soziopolitiko jakin batzuen izenean egin zuten.

 Omenaldian, Asturiasen hildako ia 300 euskal gudari eta milizianoen erakundeen memoria historikoa berreskuratzeko mezuak bertso, musika, txalaparta eta dantzariekin uztartuko dira. Euskal Brigadan borrokatu eta hil zirenen familiartekoei ere luzatuko zaie hitza. Asturiaseko ezkertiarren presentzia eta laguntza ere izango ditugu.

 Omenaldi xumea, baina duina egin nahi dugu, eduki politiko sozialekin.

 Hildako gure burkideen oroimen soziopolitikoaren berreskuraketa da gure helbura, haien sakrifizioa euskal jendarteak ezagutu eta aitortzea, 36ko gerran euskal gudari eta milizianoek buruturiko balentria ezezagun eta adoretsuenetako baten memoria berreskuratu.

 Informazio gehiago edo autobuserako izen emateko: areceseuskalbrigada@gmail.com

edo telefono honetara: 688609941

Eusko Lurra Fundazioa, PCE-EPK, CNT.

 

 

Euskal Herria, 2013ko maiatzaren 8a.

 

 

            

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>