Askapenaren agiria Gernikako Inperialismoaren erasoen aurkako ekitaldian.

Agiri honetan, besteak beste, Askapena erakunde internazionalistak 37an Asturiasen eroritako gudari eta milizianoen ekarpen internazionalista gogora ekartzen du.

 

Memoria daukagulako… eraso inperialistarik ez! Kontzentrazioa eta ekitaldia igandean Gernikan

 

Gernika euskaldunon ikur bilakatu da. Hain zuzen, aro garaikidean inperialismo basatiaren erasoaldirik bortitzena jasan genuen gurean. Duela 76 urte apirilaren 26ko hartan, lehenago hainbeste  euskal herritan egin bezala, aurrez aurre izan genuen inperioen aurpegirik zikoitzena.

Hauek, ez baitute dudarik egiten, orain bezala lehen, euren interesak kontrajartzean, biolentzia eta bide militarrari ekiteko. Gertakari odoltsu haietan espainiar, italiar eta alemaniar faxistek aurrez aurre izan zituzten  euskaldun eta ezkertiarrak

Pasa den urtean burutu genuen ekimenean adierazi bezala, elkartasun eta borroka internazionalistaren esperientzia ahaztezinak ezagutu genituen, mundu osotik etorritako miliziano internazionalistak euskaldunekin batera, lubakietan, eskuz esku borrokatu baitzuten. Eraso koordinatu honi erantzun bateratua emanez, herri zapaldu eta herri langileak bat eginik. Honegatik, euskal internazionalistoi ere badagokigu, memoria historikoaren benetako zentzua baliatuz, gure iraganetik irakaspenak jaso eta  borrokatu zuten haiek hasitako bideari jarraipena ematea.

Ezinbesteko auzolan kolektibo  honetan, euskal internazionalisten borrokak gure egin izan ditugu, besteak beste, ertamerikan aritutako gudari internazionalisten ekarpenak aldarrikatuz. Baina iaz egin bezala, adibide paregabeak topa genitzake faxismoaren aurkako gudan ere. Agian, behar adinako arretarik jarri ez dioguna, bestalde. Gernikako bonbardaketaren 75. en urte urrenean,   Euskal Herrian borrokan jardun zuten internazionalistak omendu genituen, hain zuzen, Nino Nanetti (Italia), Felipe Matarraz (Aturias) eta  Fritz Teppich- i (Alemania) omenaldia eskainiz . Aurtengoan ordea, Euskal Herritik kanpora borrokan,  Asturiesen, Euskal Brigadan eroriak ditugu gogoan. 250 eta 300 gudari eta miliziano izan ziren erahilak. Haietatik ia erdia EAE-ANVko militanteak ziren, eta gainerakoak, militante anarkista zein komunistak. Guztiak, Areces-eko frontean aritu ziren. Bi brigadek hartu zuten parte bertan,  bata,  EAJ-Amayur, EAE-ANV ren Eusko Indarra eta UGT ko militantez osatua, bigarrena aldiz, anarkista eta euskal komunistek eratua. Asturiesen eroritako euskaldunak, euskal internazionalismoaren memorian jaso behar ditugu, oraindik egiteke dugun bide luze honetan, ahanzturara kondenatu ezinezko bide lagunak.

Honela, urte asko pasa diren arren, oraindik atzo bezain beharrezkoa zaigu gaur inperialismoaren aurkako borroka. Europan bertan ofentsiba ikaragarrian ari den bitartean  kapitalismoa,  Afrika, Abyayla eta Asian etenik ez du aspaldian: Praguay eta Hondurasko estatu golpeak, Venezuela, Ekuador eta Boliviako golpe saiakerak, militarizazio muga gabea, modu orotariko desestabiliazio mekanismoak, Libia, Siria eta Azawad-Maliko inbasioak, Korear herriaren aurkako mehatxu eta presio militarrak.

Honegatik guztiagatik, Inperialismoaren aurka, atzo bezala gaur eta beti!

Gora Asturiesen eroritako euskal internazionalistak!

Gora Euskal Herria internazionalista!

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>