Hamaika arrazoi amnistiaren aldeko azaroak 28ko manifestazioan parte hartzeko.

ZERGATIK JOANGO NAIZ URRENGO A-28ko MANIFESTAZIORA?

Saretik hartuta. Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimendua.

Ezin dut idazki hau hasi gaur egun sentitzen dudan ardura eta egonezina adierazi gabe. Inoiz gertatu zait azaldu behar izatea pertsona ugariri, denak ezker abertzaleko lagun edo burkideak, zergatik ez naizen agertu mobilizazio batean edo bestean, baina oraingo hau da lehenengoa azaldu behar dudala zergatik ematen dudan nire oniritzia amnistiaren aldeko mobilizazio bati. Orain dela gutxi norbaitek esango ba zidan horrelakorik gertatuko zitzaidala ez nion sinetsiko.

Hau esanda, hor doaz nire arrazoiak – gehienak nahiko ezagunak betikoak direlako – hurrengo Azaroaren 28an Bilbon ospatuko den Amnistiaren aldeko beste mobilizazio hau, beste askotan bezala, nire sinadurarekin laguntzeko.

* Betidanik, nire kontzientzia politikoa iratzartzen hasi zenetik, ziegetan dauden preso politikoentzako Amnistiaren alde egon naizelako.

* Ederto gogoratzen dudalako nire bizitzaren lehenengo “manifa” 1975 urteko Amnistiaren aldeko bat izan zela. Azaroak 28an egingo den hau, lehenengo hura eta azkeneko 38 urte hauetan, eskaera berdinarekin, parte hartu ditudan beste ehunka mobilizazioak, legalak eta ilegalak, bezalakoa delako.

* Ordutik hona eta ahal izan dudan guztietan parte hartu eta hartzen dudalako Amnistiaren alde, preso politikoen askatasunaren alde, larri gaixorik dauden presoen askatasunaren alde, sakabanaketaren amaieraren alde eta kartzela barruko bizitzaren edozein atalaren hobekuntzaren aldeko mobilizazioetan.

* Amnistia leloa eta bere esanahia Herri honen patrimonio historikoa eta asken hamarkadetan zehar Euskal Herriak bere eskubideen alde eraman duen borrokaren erreferentzia delako eta ez hurrengo Azaroaren 28ko manifestazioarekin, ezta deitu edo antolatzen duenekin edota joango garenokin sortzen den zerbait.

* Presoen aldeko mobilizazioetan haien ibilbide eta koherentziagatik errespetatzen ditudan pertsonekin topatzen naizelako eta hainbeste edo ezer errespetatzen ez ditudan beste batzuekin arrazoi berdinengatik. Zenbat eta mobilizazio handiagoa hainbat eta mota bietako pertsona gehiago aurkitzen ditut, baina berdin jarraitzen dut joaten handietara eta hain handiak ez direnetara ere. Horregatik egongo naiz, beti egon naizen bezala, ohiko Urtarrilaren mobilizazio erraldoian hurrengo Azaroaren 28koan egongo naizen bezala. Uste dudalako ez direlako kontrajarriak.

* Nahiz eta “El Correo”k eta “Deia”k behin eta berriro errepikatu ni ez naizelako ezeren disidentea. Pentsamendu Kritikoa duen pertsona bat besterik ez naiz, ezker abertzaleko beste hain beste bezala, eta batez ere uste dudana libre eta zabal adierazteko eskubidearekin. Zerbait demokratiko, berritzaile eta iraultzailea bezala ulertzen dudalako Kritika bere burua horrela izendatzen duen edozein mugimendu politikoaren barnean, baita gurean ere.

* Joan nahi dudalako.

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>