Datorren Abenduaren 10ean, astelehena, Bilboko Alde Zaharrean dagoen La Bolsa Udaltegian (Pelota kalea, 10), arratsaldeko 19,00etan, Eusko Lurra Fundazioa-ren eskutik “EAE-ANV 1930tik aurrera Ezker Abertzalea” dokumentalaren emanaldi publikoa izango da. Ondoren eta horren inguruan txarla-debatea ere egongo da.
Kontutan izanik, gaur egungo gertakariek iraganekoekin parekotasun kezkagarriak dituztela, gure herriaren Historia zati bat ezagutzeko aukera izango duzu.
DVDa ikusi eta txarla/debatean parte hartu nahi duen guztiak izango du bertan egoteko aukera. DVDaren iraupen osoa 50 minutukoa da.