Areceseko Batailaren urtemugan, Eusko Lurra Fundazioa, CNT eta Euskal Herriko Sare Antifaxistak egindako oroimen ekitaldia

Nalon ibai ondoan

Nalon ibai ertzean, Llera herrian

Atzo, Lau Haizetara Gogoan Plataformaren hainbat kideek, haien artean Eusko Lurra Fundazioak, CNT-k eta Sare Antifaxistak, ekitaldi hunkigarria burutu genuen Asturiasko hiriburutik gertuko Llera herrian, Nalon ibaiaren ertzean.
Sigue leyendo

Salaketa Iñaki Azkuna alkatearen aurka sinbologia frankista ez deusestatzeagatik

Lau Haizetara Gogoaneko bozeramaileaAntxon Gomez kazetariekinGaur, Otsialak 1, Eusko Lurra Fundazioaren zenbait kideok, Lau Haizetara Gogoan  Plataformaren beste hainbat kideekin batera, CNTkoak, Xare antifaxista eta abar, prentsaurrekoa eskaini dugu Bilboko epaitegien aurrean Iñaki Azkuna alkateak Oroimen Historikoaren legeak agintzen duen sinbologia frankistaren deseustatzea ez egiteagatik.

Azken urtetan Lau Haizetara Gogoan Plataformak eskatu duenean sinbolo hauek ingurune publikoetatik kentzea, udalak ez entzutearena egin du. Azken bolada honetan gainera, Iñaki Azkuna berak esan du ez daukala batere asmorik sinbolo frankistak kentzeko. Sigue leyendo

Berrizko Udaleko PSOE zein EAJko zinegotziek atzera bota dute Frankismoaren krimenen aurkako epaiketa irekitzeko “Argentinar Kereila” delako ekimena laguntzearen aldeko mozioa

Berrizko plenoa

Berrizko udal plenoa

Joan den astean Berrizko udal plenoak atzera bota zuen Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak  Berrizko  Bilduren bidez aurkeztutako mozioa.

EAJ-PNVk eta PSOEk ez zuten bultzatu nahi izan Argentinan Frankismoaren krimenen aurka bide judizial  bat irekitzea. Horren arrazoia mozioaren zenbait puntuekin ados ez egotea izan zen.  Puntuak dira, hain zuzen, Frankismoaren inpunitatearen aurka doazen puntuak. Erreforma Politikak Genozidio Frankistarekiko eta Estatu Terrorismoarekiko inpunitatea zalantzan jartzen dituztenak. Hala ere Berrizeko zinegotzi-alkateak gaia berriro eztabaidatzeko asmoa dute, EAJ-PNV eta PSOE mozioaren oinarrian “ados” daudelako. Sigue leyendo

Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma

Frankismoko fosa.

Mallorkan aurkitutako Frankismoko fosa irikia

Duela hainbat hilabete zenbait talde, Eusko Lurra Fundazioa barne, Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataforman elkarlanean gabiltza. Gure helburu komuna zera da: Frankismoaren krimenen kontrako epaiketa irekitzea “Bide argentinarra” delakoa bultzatuz. Espainiar Estatuan bide judizial  guztiak itxita daudenez, derrigorrez Nazioarteko Justizian oinarritu beharra dago, ez dago beste modurik.

Eusko Lurra Fundazioaren aldetik zera lehenesten dugu lantegi honetan: Nazioarteko legedian oinarritutako protokoloak jarraituz, ahal den testigantza eta froga gehien jasotzea. Baita ere Genozidio Frankistaren biktimen gorpuzkinak berreskuratzerakoan ere. Horrela, etorkizuneko sumarioen frogak batzen joango gara. Sigue leyendo

Egiaren Batzorde Euskal Herriarentzat

Testu hau,  Eusko Lurra Fundazioa partaidea den Lau Haizetara Gogoan plataformak moldatua,  joan den urriak 12an Bilbon Herrirak antolatutako euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioaren partaideen artean banatua izan zen.

LAU HAIZETARA GOGOAN elkarte memorialista eta erakunde historikoen koordinadorak EUSKAL HERRIARENTZAKO EGIAREN BATZORDE bat eskatzen du. Azken urteak, erakundeei, alderdi sindikatu eta eragile sozialei batzorde horren beharra nabarmenarazten eman ditugu.

Lauhaizetara Martin Ugalden

Azaroaren 17an, Martin Ugalde Kultur Parkean, Lau Haizetara Gogoan plataformak antolatutako Euskal Herriko Egiaren Batzordea eratzekoaren inguruan egindako foroa.

Sigue leyendo

Areces

36ko gerran, Asturiaseko Frontean eroritako gudari eta milizianoen aldeko egitasmoa.

“Sasetarekin batera Asturiasen hildako gudarien gorpuzkinak Euskal Herrira ekarriko dituzte“ dio Naiz-ek abenduaren 26an Foru Aldundiak zein Donostiako Udalak emandako prentsaurrekoa laburbilduz.

Batailoia

Euzko Indarra batailoia Asturiasen

Martin Garitano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Juan Karlos Izagirre Donostiako Alkateak eta Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendariak azaldu dutenez, bi erakunde horien arteko hitzarmenari jarraiki, Asturiasko Areces herrian Kandido Saseta komandantearekin batera hil zituzten gudarien gorpuzkinak Euskal  Herrira ekarriko dituzte. Sigue leyendo

“EAE-ANV 1930tik aurrera Ezker Abertzalea” lehen emanaldi publikoa

Datorren Abenduaren 10ean, astelehena, Bilboko Alde Zaharrean dagoen La Bolsa Udaltegian (Pelota kalea, 10), arratsaldeko 19,00etan, Eusko Lurra Fundazioa-ren eskutik “EAE-ANV 1930tik aurrera Ezker Abertzalea” dokumentalaren emanaldi publikoa izango da. Ondoren eta horren inguruan txarla-debatea ere egongo da.

 

Kontutan izanik, gaur egungo gertakariek iraganekoekin parekotasun kezkagarriak dituztela, gure herriaren Historia zati bat ezagutzeko aukera izango duzu.

DVDa ikusi eta txarla/debatean parte hartu nahi duen guztiak izango du bertan egoteko aukera. DVDaren iraupen osoa 50 minutukoa da.