Manu militari kontakizunak. Elkarbizitzarik gabeko berradiskidetza?

Artikulu hau 2011eko urrian izan zen argitaratua hainbat agerkari digitaletan. Bere mami eta gaurkotasuna dela eta Eusko Lurra fundazioko kide diren egileek eguneratu eta berreskuratu nahi izan dute, gure hausnarketa eta iritzi fondorako.

Isidro Susperregi

Isidro Susperregi Aldako. Amnistiaren aldeko manifestazio batean partaide zela, gomazko bala batek jo zuen. Oso grabe iraun ondoren, 1977ko martxoaren 28an hil zen. Eusko Abertzale Ekintzako (ANVko) Donostiako batzarkidea.

Begibistakoa da PP, UPN, UPD eta PSOEren aldetik (eta baita PNVren hainbat sektoreren aldetik ere) gogo biziz ukatzen duten gatazka politikoaren inguruan jazotakoaz kontakizun bakarraren beharra aldarrikatzen denean (berea, esan gabe doa), eztituztela gizartea bere kontakizunaren onurez gogobetetzeko dituzten zailtasunak baizik ageriko uzten. Are, sektore espainolistenek ere bere kontakizunaren sinesgarritasuna bereganatzeko dituzten zailtasunak nabarmen uzten ditu. Horregatik ongile eta gaizkile hutsez osatutako teoria manu militari eta bide judizialetik baizik eztute gauzagarri ikusten (aldebakarreko barkamen eskaerak exijituz dela, kondenak direla, ekitaldi, dokumental, liburu eta omenaldien debekuak direla…) mutur aurrean duen errealitatea aztertzeko adina kritika gaitasun eta heldutasuna duen gizartean: Hainbat herritan Bosniako gerrako datuen pareko emaitzak eman zituen 36ko altxamendu faxista eta biziki espainolistan zein ondoriozko aro frankistan maila gorena eman arren historian askoz atzeragotik zetorren gatazka politikoaren existentzia ezin da ezkutatu. Eta ezta intentsitate ezberdinez betieretu zen estatu terrorismoaren jarraipena ere ezen, erreforma frankistan garbitu gabeko estatu aparatuen eskutik, eta Euskal Memoria fundazioaren zein beste hainbat talderen datuen arabera, 450 hildako eta desagertu eragin baizituen azken 50 urteotan, hamarnaka milaka torturatu, atxilotu, salbuespen legepean espetxeratu eta indar polizial zein parapolizialek zauritutakoez gain….Estatu terrorismoaz hitzegiteko moduko datuak inondik inora, eta ez “segurtasun indarren banakako gehiegikeriez”.

Eta horren aurrean borroka armatuaren existentzia, zeinak, PNV eta Aralargo batzarkide ohi Aintzane Ezenarroren oneritziz Patxi Lopezek erabilitako terminologiaren arabera “GIZA ESKUBIDEEN URRAKETEN ETA BESTE HAINBAT BIDEGABEKO SUFRIMENTUREN BIKTIKAK, JATORRI POLITIKOKO BIOLENTZIA TESTUINGURUAN SORTUAK” gisa definitutako biktika taldea osatu duen. Hau guztia, estatu terrorismoak kaltetutakoen egoera nola hala mendeatzeko itxurak egiteko asmoz. Hainbat biktimarentzako kalte ordain eskasak eta Patxi Lopezen gobernuarentzako propaganda ekintza, hau guztia legebiltzar ponentziaren osaketan izandako gora beherak tarteko, beti ere gizarteari ziria sartzeko asmoz, estatu terrorismoa baizik eztiren hainbat ekintzari beste izena jarrita. Deigarria da gaztazka politikoa ukatzen bereak eta biko ahaleginak egiten dituztenek estatu espainolaren funtzionarioen basakeriak babestu nahi izatea, horretarako “bulkada politiko” estalpea erabilita, beste partea bulkada politikorik gabeko terrorista huts gisa definitzen duten bitartean. Berriz ere betiko leloa: autobus eta tranbiatan tokia gordeta duten “zaldun elbarri” frankistak alde batetik eta “gorri herren alena” bestetik.

Izan ere, kontakizun bakarraren guru batzuk ez liokete bere buruari galdetu behar ea zergatik ezker abertzalekoak eztiren ETAren biktimen omenaldietara joaten, baizik eta zergatik, ustez planteamendu ofizialekin bat egiten duen gizartearen parte handi bat ere ez den horietara joaten.

Kontakizun bakarraren ideologiaren adierazle nabarmenetakoa izan zen Gesto por la Paz taldearen azken deialdietara joandako giza multzo eskasak hainbaten teoria manikeoek duten sozializazio arrakasta eskasaren isla dira, laguntza mediatiko erraldoiak erraldoi eta goragalea sortzerainoko manipulazioak manipulazio. Erreforma politikoa manipulatzeko telebista serie txarrak ere lagunduta.

Erantzun beharko luketen galdera zera da: zergatik gatazka honen biktima batzuk laguntza insituzional, judizial, polizial eta mediatikoa duten estatu mailan, eta Euskal Herrian aldiz eztuten babes sozialik: Zokoratuak eta boteretik jipoitu eta irainduak baina era berean milaka herritarren elkartasuna jaso duten beste biktima batzuekin ez bezala, haientzat debekua, errepresioa eta espetxe mehatxua baizik eztutelarik, bidenabar hainbat biktima are biktimago bilakatuz eta berriak sortuz.

Facebook Twitter Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>