Nalon, odolezko ibaia

Eusko indarra gudalosteko zenbait gudari

Eusko indarra gudalosteko zenbait gudari

1937ko otsailaren 21ean Errepublikaren sostenguan Eusko Jaurlaritzak Asturiasera bidalitako bi brigadek, beste 13 errepublikano brigadekin batera, faxisten eskuetan zegoen Oviedo hiria eta hiriburua, frankisten kontrolpeko lurraldearekin lotzen zuen Grado-ko korridorea erasotu zituzten. Helburua Oviedo hartzea zen, edo hiria inguratzea behintzat.

Bi euskal brigadetatik bat Saseta Komandantearen agindupean zegoen. Brigada honetan EAE-ANVko Eusko Indarra, EAJko Amaiur eta UGTko Indalecio Prieto batailoiak zeuden.

Bigarren euskal brigadak Benito Reolaren burua zuen. Perezagua eta Rusia batailoi komunistek eta Isaac Puente batailoi anarkistak osatzen zuten. Dibisio euskaldunaren aginte postua Trubiako eskoletan kokatuta zegoen, Eduardo Vallejo koordinaturik.

Gudari ekintzaleek eta jelkideek, UGTko milizianoekin batera, Nalon ibaia 1937ko otsailaren 21ean gurutzatu zuten gabarretan. Sasetak, EAE-ANVko gudariei erasoan aurrean joatea eskatu zien. Nalon ibaia odolezko ibaia bilakatu zen Llera eta Valduno herrixken artean. Faxisten metrailadore astunen supean, EAE-ANVko aurreneko 20 gudari inguru ibaian bertan hil zituzten. Ibai ertzean posizioa ezartzea lortu zuten beste batailoi euskaldunak ibaia zeharkatzeko. Gero karga ia suizida bat izan zen Areceseko muinoaren maldan gora. Azkenean, ANVko Eusko Indarrakoek Areces herrixka hartu zuten Amaiurko jelkideen laguntzaz, UGT-ko batailoia faxisten supeanatrabatua geratzen zen bitartean.

Aldi berean, euskal brigada komunista eta anarkistak handituta zetorren Nalon ibaia zeharkatu zuen eta San Claudio auzo aldean barrena Oviedo gaineko “Pando” mendixkarantz abiatu ziren.

Isaac Puente batailoi anarkista erdian zihoan, bi batailoi komunistak ezker-eskuin. Borroka bertatik bertara izan zen faxistekin. Latza. Anarkistek 30 hildako izan zituzten soilik aurreneko eraso honetan. Historialariek diote “El Pando” posizioa hartzea izan zela ofentsiba horren errepublikanoen garaipenik handiena. Euskal brigadak lorturik.

23an gudariek eta milizianoek faxisten kontraerasoan Areces galdu zuten, eta ezaguna den masakrea gertatu zen. ANVko 120 gudari, EAJko 18 eta UGTko 12 miliziano inguru. Saseta komandantea bera bertan erori zen. Frankistek ospitale batean geratutako 80 zauritu baionetaz hil zituzten. Denak.

Odolez tindatutako Naloi ibaia berriro atzera gurutzatu behar izan zuten. Bitartean, Euskal Brigadako komunista eta anarkistek “El Pandoko” posizioa mantentzea lortzen zuten. Hurrengo egunetan Eusko Indarraren gudarien laguntza izango zuten bertan.

Hainbat historialarien diote Oviedoko korridorearen inguruko gatazka ezberdinetan 10.000 borrokalari errepublikanoek bizitza galdu zutela. Haietatik 250 inguru gudari eta miliziano euskaldunak. Odolezko sari bat Nalon ibaiaren urek eraman zutena. Gero, hainbatek esaten dute egun ere euskaldunek ez zirela inplikatu Errepublikaren defentsan.

Gorpuzkinak berreskuratzeko garaia

Hedabideek zabaldu dute bertan geratutako gudari eta miliziano euskaldunen gorpuzkinak berreskuratzeko ekimenaren berri.

Lau Haizetara Gogoan Plataforman biltzen garen erakunde historikook, Asturiasko gatazka hartan bizitza galdu zuten gudari eta miliziano gehien ordezkatzen dugunak, zera uste dugu: garaia dela Oroimen Historikoaren berreskurapena eta Genozidio Frankistaren zein estatu terrorismoaren inpunitatearekin amaitzeko. Garaia da bai, ildo honetan urratsak emateko. Behingoz, Espainiar Estatuan 1936tik aurrera burututako gizateriaren aurkako krimenengatik epaitua izateko. Bizi garen genozidioaren negazionismo lotsagarriarekin amaitzeko.

Euskal Brigada guztiaren oroimena eta bertan parte hartutako gudari eta milizianoen oroimen soziopolitikoa berreskuratzeaz gain (kantak dionez “gure haurrek biharko ikastoletan haien izenak “eta arrazoiak” abestu ditzaten”), Nalon ibaiaren inguruan suertatutako gerra krimenek horretarako mugarria izatea nahiko genuke. Hango gudari eta milizianoen azken borroka faxisten aurka izatea ekimen hau.

Horretarako zenbait eskaera luzatu diegu ekimen honetan inplikatu diren Donostiako Udala zein Gipuzkoako Aldundiari. Garai berriek denetarako berriak izan beharko luke. Baita Frankisten oinordekoa den espainiar eskuina bere lekuan jartzeko, eta 1977.ren urteko amnistia legeak suposatzen duen genozidio frankistaren negazionismoaren oinarria deseustatzeko.

Facebook Twitter Email

Un pensamiento en “Nalon, odolezko ibaia

  1. Pingback: Eusko Ekintzaren ordezkaritza Areceseko ekitaldian. | Eusko Ekintza

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>