Oroimenaren Giltzarria. Oroimen historikoaren inguruko politika publikoak baloratu eta bultzatu ahal izateko agiri gakoa

Oroimenaren giltzarria Lau Haizetara Gogoan Plataformak, Eusko Lurra fundazioa partaidea den eta Oroimen Historikoaren alde aritzen diren taldeak zein Genozidio Frankista eta estadu terrorismoaren biktimak batzen dituen plataformak landutako agiria da. agiri hau gakoa da Euskal Herrian Oroimen historikoaren politikak zein biktimen eskubideak jorratzeko politika publikoetan. Baita erakundeek egindako lanak eta ekimenak baloratzeko unean.

 

GUTXIENEKO BALDINTZAK OROIMEN HISTORIKOA BERRESKURATZEKO ASMOZ BEHAR DIREN POLITIKA PUBLIKOAK GAUZATZEKO.

1) Genozidio frankistaren eta Estatu terrorismoaren biktimen eta familiarren zein Oroimen Historikoaren aldeko ELKARTEEN PARTE HARTZEA bermatu,.jarduera programak osatu, ezarri eta baloratzeko garaian.

2) IKUSPEGI INTEGRAL ETA KOHERENTE baten izatea bermatu, honako hiru jarduera ardatzetan egituratzen diren programetan: EGIA, JUSTIZIA ETA ERREPARAZIOA EZ ERREPIKATZEKO BERMEAK BARNE.

3) EGIA:
3.1) definitu euskal herritarrek jasandako errepresioaren zergatiak eta ondorioak, beroien nortasun polítiko, sozial eta kulturala errespetatuz.
3.2) Zentsua osatu pertsona eta eskubide urraketen inguruko kategoria guztiekin, hiritartasunari loturiko eskubideak berreskuratzeko helburuz.
3.3) Bultzatu, eta bidezkoa bada, parte hartu hobien maparen osaketan, gorpuzkinen azaleratzean eta ADN bankuaren osaketan.
3.4) Bultzatu, eta/edo ezarri programak, artxibategi historikoak eta ahozkoak, grafikoak eta ikus-entzunezkoak diren agiriak antolatu eta katalogatzeko.

4) JUSTIZIA.
4.2.1) Sustatu eta/edo babestu 1977/10/15eko amnistiaren legea ezeztatzea exijituko dituzten ekimenak. Ontzat hartzea ezeztatze hau, oinarrizko printzipio demokratikoa den heinean.
4.2.2) Bermatu babes juridikoa biktimei, benetako justizia lortzeko behar diren bitarteko ekonomiko eta teknikoak ezarriz horretarako.
4.2.3) Indarrean jarri testigantzen bilketarako protokoloa eta honen artikulazio dokumentala, baliotasun prozesala izan dezan eskumena duen administrazio judizialaren aurrean.
4.2.4) Exijitu eta bultzatu erregimen autoritarioak egindako sumario, txosten eta sententzia zigor emaile guztien ezeztatzea eskatzen dituzten ekimenak.
4.2.5) Exijitu eta bultzatu gizateriaren aurkako krimenaren eta genozidioaren kategoriak eskatzen duten ekimenak.

5) ERREPARAZIOA, EZ ERREPIKATZEKO BERMEAK BARNE.
5.1) Ebaluatu, bere osotasunean, biktimekiko zorra (soziala, politikoa eta ekonomikoa), kontuan hartuta egiaren ikerketari esker definitu eta onetsitako urraketak.
5.2) Bultzatu, herri guztietan, euren adskripzio politiko, ideologiko edo sindikala zela medio espedientatuak, depuratuak eta kaleratuak izan ziren funtzionario publikoen eta erakundeetako (publiko zein pribatuak) langileen birgaitzea.
5.3) Ezeztatu erregimen autoritarioarekin lotutako sinbologia eta toponimia, eta aldi berean, erregimenaren krimenei uko egiten ez dieten pertsonalitateei egindako edozein ohorezko aipamen.
5.4) Osatu “Oroimenaren lekuen” zentsua, eta aldi berean leku zehatz horiek “urbaniza ezineko eremu “babestu”tzat izendatu HOOPetan (Hiri Ordenamendu Orokorreko Plangintza) eta gainerako hiri arautegi ezberdinetan.
5.5) Exijitu eta bultzatu oroimen historikoaren transmisioa ziurtatuko duen plangintza baten gauzatzea.
5.6) Exijitu eta bultzatu herritar ororen giza eskubideen, zibilen eta politikoen urraketak ez errepikatzea bermatuko dituzten neurriak.

5.7) Estatu espainiarrak aitortu euskararekiko eta euskal kulturarekiko daukan zor historikoa.
6) EUSKAL HERRIKO EGIAREN BATZORDEAren eraketa exijitu eta bultzatu, puntu eta kito izeneko legeak gaindituz, honako helburuak lortzeko, besteak beste: premiazkoa den agiriak bildu, prozesu judizialak abian jartzeko aztarnak lortu eta erreparazioari loturiko proposamenak (ez errepikatzeko bermeak barne) lantzeko.

 

Facebook Twitter Email

3 pensamientos en “Oroimenaren Giltzarria. Oroimen historikoaren inguruko politika publikoak baloratu eta bultzatu ahal izateko agiri gakoa

  1. Aupa,

    poztu nau oroimenaren buelta beste iniziatiba hau ere ezagutzeak. Lur honetako euskERAdunok mendez jaso dugu egurra; konkista eta genozidio saiakera etengabeak jasan ditugu, eta jasaten ditugu. Garaian garaiko formekin. Musulmanen kontrako Kristautasunaren izenean, 778an hasita, eta administratiboki kontrolatzen gaituzten estatuen kontra egiteagatik orain. Tartean, sorginkeriak, gorri izateak… zer ez!

    Hori horrela, motza gertatzen zait geure Herriaren memoria azken arnasa hauetara mugatzea: Frankismora. Larria ere baderitzot, foko honekin pirinioz gaindiko euskERAdunok eszenatik kanpo uzten bait ditugu.

    Lurralde, Kultura eta Herri honen inbasioak etapa asko izan ditugu, eta guztietan argia ipini barik aurrera egingo dugu, bai. Baina bidea… zalantzak ditut. Ibiltzea ez baita bide egitea.

    Bidea arrastoa da; hasi ginetetik egunera arte egindakoa. Orain eta Hemen ikusten dugu, atzera begiratuz. Nondik atera ginen, zein oztopo gainditu ditugun, emandako pausuak… eta hemen gaude, orain.

    Triste bezain pozik, badiraugulako. Hemen eta Orain egingo dugu Hor eta Bihar non egongo garen irudikapena. Geure helbururantzako bidea irudikatuko dugu, zentzua emango diogu, NORantza.

    Bideak ematen baitigu zentzua, NORtasuna. Eta bidea, helburu baten atzetik egiten dugu. Kontzientziaz. NOndik gatozen, NOR garen, NORa goazen.

    euskERAdunok. Geure egiteko ERAk ditugunok. Hizkuntzaz gain. Nola behetik gora eraikitzen dugun, auzolanean. Ditugun beharrak asetzeko nola antolatzen garen.

    EUSKAL KOMUNITATE KULTURALa gara.

    Behin eta berriz zanpatua.
    Behin eta berriz BiziBerritua.

    KULTURA hori daukagulako, geurea.
    Eta BizIrautea instintuan daramagulako, KOMUNITATE bezala.

    EKIN diezaiogun hemendik, orain.
    BAT GARA.

    Kontatu nirekin ere.
    Komunitateko bat NAIZ.

  2. Bide batez, gure hizkuntzatik “exigitu” hitza kenduko nuke, batez ere besteei dagokienean. Horrek menpeko bihurtzen bait gaitu. Besteak ez baitu egingo guri komeni zaiguna.

    Guk geuk egin behar dugu geurea.

    • Hausnarketarako esaldi bat:

      “La rebeldía es la mayor sumisión”

      “Si eres joven y rebelde, Coca-Cola te comprende” (Evaristo)

      Egungo inbaditzaileak, betikoak, Kapitalismoak oso ondo ezagutzen du hau, eta bere alde erabili.

      Bere KONTRA egin baino (rebeldía), egin daigun
      geure ALDE.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>