Elkarrizketa Fundazioari Xorroxin irratian

Elkarrizketa Eusko Lurra Fundazioaren kide bati Xorroxin irratian Lesakan aste honetan egin beharreko hainbat ekitaldien inguruan. Batetik, Eusko Lurraren aurkezpena Lesakan eta egun gutxitara, apirilaren 29an, astelehenean, Lesakako udaletxean harrera ofizialala Arenys de Munt-eko alkate eta zinegotziei eta independentismo katalanaren zenbait kideri. Ondoren, arratsaldeko 7etan mahaingurua antolatu dute Udalak eta Eusko Lurra Fundazioak, Herriko Etxeko areto nagusian. Erakabitzeko eskubidea, herri kontsultak eta Kataluniako prozesua izanen dituzte solasgai eta Arenys de Munteko eledunak eta herri kontsulten aldeko kide batek hartuko dute parte.

Jaistera joan

Herri Kontsultak

Ikusi baita ere:

Erabakitzeko Eskubidea. Herri Kontsultak eta Catalunyako prozesua

Fundazioaren aurkezpena Lesakan.”EAE-ANV 1930tik aurrera Ezker Abertzalea dvdren proiekzioa” eta Kataluniako zein Euskal Herriko independentziari buruzko herri galdeketak. Mahai ingurua.

“Batzarrak eguneratu egin behar dira, posible eta beharrezkoa da”

Patxi Azparren
Eusko Lurra Fundazioko kidea
Urola Kostako Hitzan egindako elkarrizketa

Otsailaren 15-ean, Zarautzen, Batzarrei eta Auzolanari buruzko BATzarra jardunaldiak antolatu zituzten. Bertan, Patxi Azparrenek Batzarrei buruzko hitzaldia eman zuen eta honi buruzko azalpenak emateko, elakrrizketa egin zioten Hitzan. Hona testua:

Batzarren historiari errepasoa egingo dio Lizargorri talde ezker soberanistako Patxi Azparrenek, eta egitura horrek egun dituen erronkak azaldu. Jardunaldietako lehen ekitaldia izango da, gaur 19:00etan Putzuzulon.

Zer funtzio zuten batzarrek?
Erakunde hauek funtzio gorenak zituzten: jendarte antolaketa, herritartasuna ematea, eskualdeko eskonomia arautzea, erabakiak hartzeko prozesuak bideratzea, lurraren defentsa eta justiziaren kudeaketa.

Nola funtzionatzen zuen? Zergatik sortu ziren?
Batzarra izenaz ezagutu ditugun erakundeek, ezbairik gabe, gure aitzinako historian dute sorburua. Iritsi den informazioa partziala da, eta iturri idatzietatik baino ez da jaso. Aldiz, bestelako tresna analitikoak erabiliz, baiezta genezake batzarrek herri indigenen antolakuntza ereduan dutela jatorria. Mendeetako oreka sozioekonomiko, politiko, kultural eta ekologiko baten ondorioa dira. Taldeari iraunkortasuna emateko tresnak ziren, bizi-iraupena bermatzeko sortutako herri-asanbladak. Sigue leyendo

Hamaika Telebistaren saioa. Biktimak eta Euskal Herriko Egiaren Batzordea.

Antxon Gomez Hamaika Telebista

Joan den urteko azaroan Hamaika Telebistaren saioa, non CNTko kide bat eta  Eusko Lurra Fundazioaren beste bat, biak Lau Haizetara Gogoan plataformaren izenean, Euskal Herriko Egiaren Batzordeaz  zein Genozidio Frankistaren eta Estatu Terrorismoaren biktimen eskubidez hitz egiten duten. Sigue leyendo

Denuncia contra Iñaki Azkuna por no respetar la Ley de Memoria Histórica

portavoz de Lau Haizetara Gogoan

Antxon Gomez kazetariekinHoy, 1 de Febero, algunos miembros de Eusko Lurra Fundazioa, junto con otros componentes de la coordinadora Lau Haizetara Gogoan, CNT y Xare Antifaxista entre otros, hemos ofrecido una rueda de prensa delante de los juzgados de Bilbao para denunciar que el alcalde Iñaki Azkuna no cumple con la ley de Memoria Histórica, al no retirar, tal y como ordena esta ley, los símbolos franquistas presentes en la ciudad.

En los últimos años,  cuando la plataforma Lau Haizetara Gogoan ha solicitado que se suprimarn estos símbolos de zonas públicas, el Ayuntamiento ha hecho oídos sordos. Recientemente, Iñaki Azkuna ha declarado que no tiene ninguna intención de retirar los símbolos franquistas.

Debido a ello, hoy la plataforam Lau Haizetara Gogoan, ha interpuesto denuncia contra Azkuna y ha dado a conocer públicamnete la inicaitiva. Sigue leyendo

Salaketa Iñaki Azkuna alkatearen aurka sinbologia frankista ez deusestatzeagatik

Lau Haizetara Gogoaneko bozeramaileaAntxon Gomez kazetariekinGaur, Otsialak 1, Eusko Lurra Fundazioaren zenbait kideok, Lau Haizetara Gogoan  Plataformaren beste hainbat kideekin batera, CNTkoak, Xare antifaxista eta abar, prentsaurrekoa eskaini dugu Bilboko epaitegien aurrean Iñaki Azkuna alkateak Oroimen Historikoaren legeak agintzen duen sinbologia frankistaren deseustatzea ez egiteagatik.

Azken urtetan Lau Haizetara Gogoan Plataformak eskatu duenean sinbolo hauek ingurune publikoetatik kentzea, udalak ez entzutearena egin du. Azken bolada honetan gainera, Iñaki Azkuna berak esan du ez daukala batere asmorik sinbolo frankistak kentzeko. Sigue leyendo

Antxon Gomezen Adierazpenak EAE-ANVren ilegalizazioa dela eta Berria egunkarian

Antxon Gomez EAE-ANVren idazkari nagusia izan zen bere garaian eta egun Eusko Lurra Fundazioaren partaidea da. Giza Eskubideen Auzitegiak emandako EAE-ANV-ren ilegazlizazioaren inguruko epaia izan dela eta, Berria egunkarian elkarrizketa egin diote. Hona hemen elkarrizketa.

Antxon Gomez. EAE-ANVko idazkari nagusi ohia
«Alderdien Legeak dirauen bitartean mehatxua dago»
Oihana Elduaien

 

EAE-ANV legez kanpo uzten duten hirugarren aldia da. Hango idazkari nagusi ohi Antxon Gomezek argi dauka hori Euskal Herriaren historiaren isla dela.

Espero al zenuten erabaki hau?

EAE-ANV egoitza klausuratzenAspalditik balorazio bat eginda daukagu: epaitegiak bultzada politikoen arabera mugitzen dira. Badakigu Estatu espainiarrak presio izugarriak egiten dituela halakoetan, eta presio horiek egon dira orain ere. Atzoko epaia ahobatezkoa izan zen, baina ANVko zerrenden epaia eman zutenean bi epailek kontrako botoa eman zuten: bat irlandarra zen, eta bestea armeniarra. Hori zerbaitegatik da; beste sentsibilitate bat dagoelako. Epaia espero genuen? Espero zitekeen, bai.

Sigue leyendo

Antxon Gomezi Info7-n: Estrasburgoko epaiaz eta Eusko Lurraz

Aritxulegi

Aritxulegi

“Gaur Info zazpi irratian elkarrizketa Antxon Gomezi, Eusko Lurra Fundazioaren kidea eta EAE-ANVren idazkari nagusia izandakoa. Gai nagusia gaur Estrasburgoko Epaitegiak EAE-ANVren ilegalizazioari buruz aterako duen epaia, baina baita Fundazioaren zenbait kontu ere”

bozgorailua

http://www.info7.com/2013/01/15/antxon-gomez/

 

La Fundación Eusko Lurra se presenta como «herramienta de lucha ideológica»

Medio y fecha: Gara, 2-12-2012

 

La Fundación Eusko Lurra se presentó ayer en Bilbo expresando su voluntad de reunir el conjunto del bagaje histórico e ideológico de la izquierda independentista, a modo de aportación a la militancia de hoy y del futuro.

Gara, Bilbo * E.H
«Nuestro pueblo ha sido un pueblo negado en lo social y lo nacional» y «es aún más notorio en el caso de las aportaciones históricas e ideológicas realizadas por la izquierda abertzale en su conjunto, a lo largo de su dilatada historia», expresaron ayer portavoces de la Fundación Eusko Lurra en su presentación pública, en Bilbo, en la que precisaron que su trabajo consistirá en recuperar ese bagaje histórico y convertirlo en «herramienta de lucha ideológica» para las nuevas generaciones, desarrollando «un pensamiento de izquierdas e independentista».
Sigue leyendo

Eusko Lurra fundazioa sortu da, ezker abertzaleari «arma ideologikoak eskaintzeko»

MEDIOA ETA DATA: Berria, 2012-12-02

«Militante abertzaleen prestakuntzan» eragin nahian, herritarren eskura jarri nahi ditu historia hausnarketak

Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo

Eusko Lurra fundazioko kideak atzo. Erdian, Antxon Gomez zuzendaria. / LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Euskal Herria eta ezker abertzaleak osatutako historia zein pentsamendua urteetan «ukatua» izan direla eta horri buelta eman behar zaiola sinetsita, «ezkerreko pentsamendu independentista» sustatzea beharrezkoa dela uste dute ezker abertzale historikoko eremuko eta pentsaera askotako militanteek. «Inoiz baino beharrezkoagoa da ataka historiko honetan», azaldu du EAE-ANVtik datorren Antxon Gomezek. Eusko Lurra fundazioa sortu dute horretarako. Atzo aurkeztu zuten formakuntzan eragitea helburu duen fundazioa Bilbon, elkarteko hogei bat herritarrek.
Jarraitu irakurtzen medioan