Agiri honetan, besteak beste, Askapena erakunde internazionalistak 37an Asturiasen eroritako gudari eta milizianoen ekarpen internazionalista gogora ekartzen du.
Memoria daukagulako… eraso inperialistarik ez! Kontzentrazioa eta ekitaldia igandean Gernikan
Gernika euskaldunon ikur bilakatu da. Hain zuzen, aro garaikidean inperialismo basatiaren erasoaldirik bortitzena jasan genuen gurean. Duela 76 urte apirilaren 26ko hartan, lehenago hainbeste euskal herritan egin bezala, aurrez aurre izan genuen inperioen aurpegirik zikoitzena.
Hauek, ez baitute dudarik egiten, orain bezala lehen, euren interesak kontrajartzean, biolentzia eta bide militarrari ekiteko. Gertakari odoltsu haietan espainiar, italiar eta alemaniar faxistek aurrez aurre izan zituzten euskaldun eta ezkertiarrak Sigue leyendo