Berrizko Udaleko PSOE zein EAJko zinegotziek atzera bota dute Frankismoaren krimenen aurkako epaiketa irekitzeko “Argentinar Kereila” delako ekimena laguntzearen aldeko mozioa

Berrizko plenoa

Berrizko udal plenoa

Joan den astean Berrizko udal plenoak atzera bota zuen Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak  Berrizko  Bilduren bidez aurkeztutako mozioa.

EAJ-PNVk eta PSOEk ez zuten bultzatu nahi izan Argentinan Frankismoaren krimenen aurka bide judizial  bat irekitzea. Horren arrazoia mozioaren zenbait puntuekin ados ez egotea izan zen.  Puntuak dira, hain zuzen, Frankismoaren inpunitatearen aurka doazen puntuak. Erreforma Politikak Genozidio Frankistarekiko eta Estatu Terrorismoarekiko inpunitatea zalantzan jartzen dituztenak. Hala ere Berrizeko zinegotzi-alkateak gaia berriro eztabaidatzeko asmoa dute, EAJ-PNV eta PSOE mozioaren oinarrian “ados” daudelako.

Bilduren zinegotzi taldeak Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak prestatuko testua aurkeztu zuen. Jakina, plataforma honetan  Eusko Lurra Fundazioaz gain, Goldatu Elkartea, Lau Haizetara Gogoan, Euskal Memoria Fundazioa, Sare Antifaxista, CNT Euskal Herria, eta beste hainbat talde gaude.

Testu honetan 1936ko matxinada militar faxista gaitzesteaz gain (legalki eratutako errepublikar Gobernuaren aurako Estatu kolpea), geroko diktadura faxista gaitzesten da baita ere. Disidentziaren eta justizia sozial zein askatasunaren aldeko borrokaren edozein aztarna gogorki zapaldu zuen geroko diktaduraz gain.

1977ko Amnistiaren Legeari dagokienez, “Frankismoaren inpunitatea bermatu zuena”, mozioak bertan behera geratzea eskatzen zuen. Jakina, hau da bereziki EAJ-PNV zein PSOEko  zinegotziek atzera bota zutena.

PSOE eta EAJ-PNV berriro agertzen dira Frankismoaren inpunitatea bermatzen duen 1977ko amnistiaren legearen zaindari leialak bezala. Era honetan, bi alderdi hauek Frankismoaren krimenen aurka eraiki dezaketen edozein diskurtsoa hutsa eta hipokrita izaten da. Oroimen historikoa beraien gaur egungo jarrera politikoak zuritzeko tresna. Azken finean, beraiek dira Genozidioaren inpunitatearen aurreneko zaindariak. 1970.ren hamarkadaren amaieran hartutako erabaki politiko lotsagarrien eta utzikerien presoak dira, eta ez diote PPri, ezta beraien arbaso politiko frankisten defentsaren esklusibitatea uzten.

Facebook Twitter Email

Un pensamiento en “Berrizko Udaleko PSOE zein EAJko zinegotziek atzera bota dute Frankismoaren krimenen aurkako epaiketa irekitzeko “Argentinar Kereila” delako ekimena laguntzearen aldeko mozioa

  1. Berriro ere PNV-k eta PSOE-k oztopoak jartzen Genozidio Frankismoaren krimenak ikertzeko bidean. Biktimak ahoan denbora guztia darabiltzaten hauek, Frankismoaren biktimak egunero zapaltzen dituzte!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>