Berrizko Udaleko PSOE zein EAJko zinegotziek atzera bota dute Frankismoaren krimenen aurkako epaiketa irekitzeko “Argentinar Kereila” delako ekimena laguntzearen aldeko mozioa

Berrizko plenoa

Berrizko udal plenoa

Joan den astean Berrizko udal plenoak atzera bota zuen Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak  Berrizko  Bilduren bidez aurkeztutako mozioa.

EAJ-PNVk eta PSOEk ez zuten bultzatu nahi izan Argentinan Frankismoaren krimenen aurka bide judizial  bat irekitzea. Horren arrazoia mozioaren zenbait puntuekin ados ez egotea izan zen.  Puntuak dira, hain zuzen, Frankismoaren inpunitatearen aurka doazen puntuak. Erreforma Politikak Genozidio Frankistarekiko eta Estatu Terrorismoarekiko inpunitatea zalantzan jartzen dituztenak. Hala ere Berrizeko zinegotzi-alkateak gaia berriro eztabaidatzeko asmoa dute, EAJ-PNV eta PSOE mozioaren oinarrian “ados” daudelako. Sigue leyendo