Salaketa Iñaki Azkuna alkatearen aurka sinbologia frankista ez deusestatzeagatik

Lau Haizetara Gogoaneko bozeramaileaAntxon Gomez kazetariekinGaur, Otsialak 1, Eusko Lurra Fundazioaren zenbait kideok, Lau Haizetara Gogoan  Plataformaren beste hainbat kideekin batera, CNTkoak, Xare antifaxista eta abar, prentsaurrekoa eskaini dugu Bilboko epaitegien aurrean Iñaki Azkuna alkateak Oroimen Historikoaren legeak agintzen duen sinbologia frankistaren deseustatzea ez egiteagatik.

Azken urtetan Lau Haizetara Gogoan Plataformak eskatu duenean sinbolo hauek ingurune publikoetatik kentzea, udalak ez entzutearena egin du. Azken bolada honetan gainera, Iñaki Azkuna berak esan du ez daukala batere asmorik sinbolo frankistak kentzeko.

Hau dela eta, gaur Lau Haizetara Gogoan Plataformak salaketa sartu du Azkunaren kontra eta publikoki egoeraren berri eman du.

Pankarta atzean

Hau izan da urkeztu dugun prentsa oharra.

Lau Haizetara gogoan

Lau Haizetara gogoan

Bilboko Udaletxeak, sinbologia frankista mantentzen duen heinean,

“Memoria Historikoaren Legea” urratzen du

LAU HAIZETARA GOGOANek (Euskal Herriko talde memorialistak eta erakunde historikoak biltzen dituen koordinadora), Bilboko Udaletxea salatu du gaur, auzitegietan eta jendaurrean, 52/2007 Legea urratzen ari delako, “Memoria Historikoaren Legea” bezela ezagutzen dena hain zuzen ere. Legea onartu zela bost urte dira, Bilboko Udaletxeak jaramonik egin gabe jarraitzen du eta ondorioz, diktadura frankistaren gorespen elementuak mantentzen dira oraindik.

Gaur ostirala, 2013ko otsailaren lehena, LAU HAIZETARA GOGOANek Bilboko Udaletxearen aurkako salaketa bat aurkeztu du, 52/2007 Legea (“Memoria Historikoaren Legea” bezela ezaguna) ez baitu betetzen eta erregimen frankista eta bere erantzuleak goresten dituzten zenbait elementu (armarriak, plakak, oroitarriak eta abar) mantentzen baititu hiriko eraikuntza eta kaleetan.

Salaketa aurkeztu ondoren, LAU HAIZETARA GOGOANeko ordezkariek emaniko prentsaurrekoan, Bizkaiako hiriburuan diktaduraren gorazarrea dagiten ikurrak egotea nabarmendu dute:

  • Rafael Sánchez Mazas, Falange Española-ren sortzailea eta errepresio maila gorena eman zen garaian, diktaduraren ministroa zenari eskeiniriko pasealekua.
  • Bilboko Hilerrian (Derion), “Caídos por Dios y por España”koei eskeiniriko oroitarria, hau da, 1936ko uztailak 18ko altxamendu militarra babestu zutenen gorazarrerako monumentua.
  • Bilboko Vista Alegre zezen plaza.
  • Moyua Plazako Ogasunaren eraikuntzan, harrizko arrano inperiala (frankisten gorespen ikurra).
  • Uztarria eta geziak bezelako sinbologia duten Frankisten Etxebizitza Ministerioaren plaka ugari.

52/2007 Legea nahitaez bete beharrekoa da, Udaletxeak gai honekiko har ditzazkeen erabakien gainetik baitago. Legea onartu zenetik bost urte igaro dira eta Udaletxeak ez du ezertxo ere egin. Are gehiago: Iñaki Azkuna alkateak publikoki adierazi du ez duela horrelako ezer egiteko asmorik. LAU HAIZETARA GOGOANetik behin eta berriro saiatu gara gai honetaz hitzegiteko udal ordezkariekin biltzen eta ixiltasuna izan da jaso dugun erantzun bakarra.

Hau guztiarengatik, LAU HAIZETARA GOGOAN Bilboko epaitegietan salaketa bat jarri beharrean izan da, auzitegiek legea betearazi dezaten.

Salaketak, Prentsan izan duen oihartzuna:

DEIA: ‘Lau Haizetara Gogoan’ denuncia a Azkuna por no retirar los símbolos franquistas en la villa
NAIZ: Lau Haizetara Gogoan denuncia en el juzgado a Azkuna por permitir la exaltación del franquismo
BERRIA: Azkunaren aurkako salaketa jarri dute, sinbolo frankistak ez kentzeagatik

Facebook Twitter Email

Un pensamiento en “Salaketa Iñaki Azkuna alkatearen aurka sinbologia frankista ez deusestatzeagatik

  1. Pingback: Popurri popularra (XXV) | Borroka Garaia da!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>