Servini epailea Euskal Herrian. Zuhaitz osoa eta adarrak ez nahasteko beharra.


Azken egun hauetan Servini epaile argentindarra  Euskal Herrian egon da  hautsa mediatikoa dezente harrotuz.

Servini izan da lehendabiziko epailea Genozidio Frankista eta estadu terrorismoaren hainbat kasu  epaitzen hasteko gai izan dena. Ez da kasualitatea ikerketa hau atzerrian abiatu behar izatea, Estatu Espainolan Erregimen frankistarekiko erabateko  inpunitatearen defendatzaile amorratua izanik. Jakina, egungo estatuaren eta bere erakunde gorenen legitimitatea Frankismoaren zigorgabetasunean oinarritzen da. Hau da bistaz galtzea komeni ez den egi gordina. Sigue leyendo

Autokritika egin bai, baina nortzuek egin behar dute?

Guardia zibila soldadu naziekin elkarlanean.

Juan M. Sansinenea, Marisa Urra.  Industria Ingeniaritzan doktorea eta Merkataritza Zientzetan lizentziaduna, hurrenez hurren

Egiaren Batzorde bat proposatzen da alde batzuetatik. Askoz zentzuzkoagoa iruditzen zaigu hori, espainolismoaren krimenen ezkutatzea besterik bilatzen ez duen batzuen «autokritika» baino

Gauza asko leporatu dakioke espainolismoari, baina ez, inolaz ere, herri honek azken 80 urteetan sufritu duen minean, bere ardura eta errua ezkutatzeko trebetasun falta. Une honetan, ETAren jarduera armatuaren amaiera gauzatu denean, Gasteizko Legebiltzarrean Bizikidetza Plan baten proposamen berri bat aurkeztu da eta plan horretan, hainbeste gauza deigarriren artean, badago bat azpimarratua izatea merezi duena: herri honetako bortxakeria analizatzeko finkatu duten hasierako data. Data hori 1960. urtea da.

Sigue leyendo

Hamaika Telebistaren saioa. Biktimak eta Euskal Herriko Egiaren Batzordea.

Antxon Gomez Hamaika Telebista

Joan den urteko azaroan Hamaika Telebistaren saioa, non CNTko kide bat eta  Eusko Lurra Fundazioaren beste bat, biak Lau Haizetara Gogoan plataformaren izenean, Euskal Herriko Egiaren Batzordeaz  zein Genozidio Frankistaren eta Estatu Terrorismoaren biktimen eskubidez hitz egiten duten. Sigue leyendo