Erraustegiaren kontrako Mugimenduak ostegunean Foru Aldundiaren aurrean biltzera deitu du

Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak ostegunean, uzatailak 28, bilera egingo du Foru Aldundian, Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren baldintza-plegua onartzeko. Oso erabaki garrantzitsua da, gipuzkoarron poltsikoak hipotekatuko dituelako… 2051. urtera arte! Izan ere, erraustegiak, aurrera egiten badu, hondakinak ez ezik diru publiko asko ere erreko du. Eta diru hori, nahitaez, gipuzkoarron poltsikoetatik aterako da, zerbitzu pulikoen, gizarte-laguntzen edota udal aurrekontuen kaltetan.

Baina erraustegiak euro bateko kostua izango balu ere, garestiegia izango litzateke, herritarren osasunari buruz ari garelako.

Kontsortzioak badaki gizarte-sektore zabal batek arbuiatzen duela erraustegi-proiektua. Seguru asko horregatik nahiago du pauso hau eman udako egun hauetan, Gipuzkoa erdia oporretan eta beste erdia oporrak hartzean daudenean. Baina Erraustegiaren kontrako Mugimenduak ez du horrelako erabaki bat oharkabean pasatzen uzteko inolako asmorik. Horregatik, ostegunean bertan (uztailak 28), goizeko 11etan, Gipuzkoa Plazan, Foru Aldundiaren aurrean bertan, ekitaldi batean parte hartzeko deia egin du. Sigue leyendo

EOITko medikuek errausketaren aurkako jarrera berretsi dute.

Hainbat komunikabideren jarreraz kexu agertu dira, erantzuteko eskubidea ere ukatu dietelako.

 Osasuna eta Errauskailua Ikerketa Taldea (OEIT) 2004an hasi zen hondakinen errausketari buruzko azterketa zientifiko zorrotzenak aztertzen, ikuspegi profesional hutsetik, ideologia politikoetatik at. Zubietako errauskailuaren proiektua berriz ere martxan jarriko zela iragarri zenean OEIT berriro jendaurrera atera zen. Orduz geroztik

gure azterketen emaitzak gipuzkoarrei aurkezten aritu gara. Gaurkoan, zuengana jotzen
dugu oso kezkatua gaudelako errausketa eta osasunaren inguruan entzun eta ikusi
ditugun zenbait kontu eta jarrerekin.
Orain dela egun batzuk, Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldia egin zuten Juan
José Aurrekoetxeak, EHUko prebentzio-medikuntzako irakaslea, eta Jesús María
Ibarluzeak, BioDonostia-ko Ingurumeneko Epidemiologia eta Haur-garapeneko sailaren
arduraduna eta Osasun Publikoan doktorea. Bertan, errausketa eta osasunaren arteko
harremanaz aritu ziren eta erraustegien inguruan dioxinak kontrolpean egoten direla
defendatu zuten. Bi ikerlarien agerraldi hauek prentsan luze eta zabal jorratuak izan ziren,
besteak beste, Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan.
Aldiz, guk, OEIT, Gipuzkoako Batzar Nagusietan parte hartu genuenean, pasa den
maiatzaren 23an, salbuespenak salbuespen, inork ez zuen gure agerraldiaren berririk
eman. Honek egun dagoen kazetaritza motari buruz gogoeta egitera eraman gaitu. Argi
dago gaur egun informazioa ematea ez dela helburua, baizik eta herritarrak
adoktrinatzea. Izan ere, arestian aipatutako komunikabideetan gure agerraldiari
eskainitako tartea hutsaren hurrengoa izan zen. Sigue leyendo