40 urte bete dira egun hauetan Amnistiaren Aldeko Bigarren Astea Euskal Herri osoan burutu zenetik. 1977ko maiatzean antolatu zen aste hau, eta aldez aurretik egindako mobilizazioak baina zorigaiztoko ospe handiagoa hartu zuen, estatu terrorismoaren ondorioz 7 pertsona hil zirelako eta baita pertsona ugari zauritu ere. Polizia, hiri eta herrietan gogorki oldartu zen manifestarien kontra. Jendearen aldarri garbia Amnistia Osoa zen. Amnistia politikoa, alegia. Horretarako borrokatu zuten milaka euskaldunek, eta ez, besterik gabe, presoak etxera itzultzeko edo deportatuak izateko. Ez eta beraien kondenak era bigunago batean betetzeko. Amnistia politikoak Erregimen Faxistarekiko apurketa ekarri behar zuen. Tresna politiko bat zen.
1977an gobernu espainiarrak emandakoa ez zen benetako amnistia izan borrokalari antifrankistentzat. Amnistia bakarra, Frankismoaren krimenentzat eman zen. Gizateriaren kontrako krimenak burutu zituzten frankistentzat. Haien inpunitatea bermatu zuen. Sigue leyendo