CNT-k bat egin du genozidioaren aurkako argentinar kereilarekin

Senide eta biktimen elkarteek Argentinan aurkezturiko salaketari gehitu zaio erakunde anrkosindikalista. 300 orrialdetik gora dituen salaketan, 1936ean 1.700.000 afiliatu zituen sindikatu honek pairaturiko jazarpen latza nabarmentzen da.

CNT Euskal Herria

Erregimen frankistak 1936 eta 1977 artean buruturiko genozidioaren aurka Argentinan ireki den prozesuaren harira, gaurko egunez (asteartea), CNT-k bere salaketa propioa egin du Buenos Aires-en. Eraildako eta desagerrarazien senide, elkarte memorialista eta epaitegi argentinarretan aurkezturiko gainontzeko erakunde eta eragileei, zentral anarkosindikalista gehitu zaie gaurkoan.
Sigue leyendo