Euskal Herria trantsizioan

Manu Arangiz Fundaziotik hartuta.

Txetx Etcheverry.

Irailaren 23tik 25erako asteburua oso betea izan da Bizi!rentzat; hainbat arlo osagarritan itzulerak adierazten du urte garrantzitsua datorrela trantsizio sozial eta ekologikoaren aldeko euskal mugimenduaren ibilbidean.

Irailaren 24an Bizik Baionan 88 orrialdeko txosten bat aurkeztu zuen klima eta energiari buruzko udal konpromisoak zertan diren ezagutzeko. 2014 hasieran Iparraldeko biztanleen %75 biltzen dituzten 30 udalerritako auzapezek sinatu zuten Biziren trantsizio energetikorako ituna, eta ordutik aurrera herritarren kontrolpean daude –Hitza Hitz komitearen bidez- hitzartutakoa betetzen ote duten ikusteko.

Auzapez horiek hartutako konpromisoak hamabi gairen ingurukoak izan ziren (hirigintza, mugikortasuna, energia, eraikuntza, nekazaritza, hondakinak, etab.) eta udal agintaldiak irauten duen sei urteen baitan bete beharko lirateke.

Biziren Hitza Hitz komiteak orain 30 udalerri horietan tokiko taldeak aktibatu nahi ditu, udalen arteko topaguneak sortu, hautetsi eta biztanleen artean. Sigue leyendo