EHK (Euskal Herriko Komunistak) erakundeak amnistiaren inguruan plazaratutako hausnarketa ekartzen dugu Eusko Lurra Fundazioaren Blogera. Euskaraz eta gazteleraz. http://www.ehk.name/index.php/eu/ehk/ehk-ren-adierazpenak/3142-amnistiaren-aldeko-guda
Euskera
Eztabaidetan, azterketa politikoetan eta klase-borroketan erabiltzen ditugun hitzetatik bat ere ez da neutrala. Ideologiaz kanpo, hitz horiek beren esanahia galtzen dute erabat. Hortaz, edozein kontzeptu edo termino aztertzean, modu batzuetan joka daiteke: funtsetan sartu gabe interpretatzea, urardotzen saiatzea, saihestea, ala metodo zientifikoa erabiltzea. Azken horrek ez gaitu askatzen ideologia baten atxikimendutik, baizik eta zentzuz pentsatzera eta kokapen argietan jartzera behartu. Eta, hain zuzen, kokapenez hitz egin behar da. ETA erakundearen borroka armatuaren bukaerak kontu bati buruz aitortzeko beharra eragin du. Kontu hori gure herriko gatazkako talderik babesgabeenari dagokio: euskal preso politikoak. Eta eztabaidako gai nagusia amnistia da. Sigue leyendo