Baskoniako ipuin bat.

Juan Martin Elexpuru
Euskal Filologian doktorea

Nolako astea! Igande gauean euskaldun asko oheratu ginen pentsatzen, mitozale amorratuak izaki, Paleolito Aroko gizakiaren jatorrikoak ginela ziurrenik, Ekain, Lascaux eta Altamira margotu zuten haien ondorengoak. Aita Barandiaranek hori iradoki zigun, eta berriki egin diren azterketa genetikoek ere ez dute ezeztatu, aztarna paleolitiko ugari omen dagoelako gure gene-zopan.

Baina asteleheneko gosariarekin, lurrikara. “Euskaldunak ez dira uste bezain zaharrak” titulatzen zuen Madrileko egunkari batek. «Je-je, kar-kar!», suma zitekeen lerro artean. Asteartean euskal prentsara eta Internetera argibide bila jo eta jakin genuen Atapuercako zenbait giza hezur aztertu dituztela Upsala-n eta ondorioztatu dutela orain dela zazpi mila urte inguru heldu zirela euskaldunak Ekialde Hurbiletik eta aldean ekarri zutela laborantza eta abeltzaintza Europara. Gainera, sardiniarren eta euskaldunen arteko antz genetiko harrigarria nabarmentzen zen, eta euskara eta paleosardiniera senideak izan zitezkeela iradokitzen. Tira, hain gaizki ere ez, pentsatu nuen; alde batetik, milaka urteak galtzen genituen, baina bestetik, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula laborantzaren eta abeltzaintzaren ekarleak izatea Europara, eta, nork daki agian asmatzaileak ere bai. Gainera, euskara eta paleosardinieraren arteko senidetasunaz liburua amaitzear dudanez… je-je, kar-kar. Sigue leyendo