Euskal sena: Euskerak ematen digun izateko era


Askotan esan ohi da hizkuntza bakoitza mundu ikuskera bat dela, ingurumenarekin harremanatzeko modu bat. Euskera ere hizkuntza oso berezia da, eta Euskal Herria milaka urtez irautearen oinarrietako bat izan liteke, komunitate elkartua izateko laguntza ematen omen digulako. Kontua da, askotan, ez garela gai izan dugun altxor hori ikusteko eta euskera etxetan, ikastetxetan zein euskaltegitan transmititzen dugunean, geure hizkuntzaren oinarri horiek ez ditugula lantzen edo biziberritzen, besteak beste, behar bezala ezagutzen ez ditugulako.

Oteitzak zioen moduan, gure herriaren nortasuna eta izateko era beste paradigma baten gainean eraikita dago, aurreindoeuroparra den ikuspegi baten gainean. Eta euskera galdu duten askok ere nortasun horri eutsi diote. Baina inguruko herrien eraginez eta haiek dituzten ikusmolde horien indarrez, gero eta lausotuagoa dugu geurea baina ez genuke alboan utzi behar, gure herriaren biziraupena kolokan jartzen ari garelako. Horregatik, geure hizkuntzaren baitan dagoen paradigma hori hobeto ezagutzeko, maiatzaren 13an, Irurtzunen, Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra egingo dugu, “Euskera eta euskal sena” lelopean. Sigue leyendo