Eusko Lurra fundazioa sortu da, ezker abertzaleari «arma ideologikoak eskaintzeko»

MEDIOA ETA DATA: Berria, 2012-12-02

«Militante abertzaleen prestakuntzan» eragin nahian, herritarren eskura jarri nahi ditu historia hausnarketak

Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo

Eusko Lurra fundazioko kideak atzo. Erdian, Antxon Gomez zuzendaria. / LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Euskal Herria eta ezker abertzaleak osatutako historia zein pentsamendua urteetan «ukatua» izan direla eta horri buelta eman behar zaiola sinetsita, «ezkerreko pentsamendu independentista» sustatzea beharrezkoa dela uste dute ezker abertzale historikoko eremuko eta pentsaera askotako militanteek. «Inoiz baino beharrezkoagoa da ataka historiko honetan», azaldu du EAE-ANVtik datorren Antxon Gomezek. Eusko Lurra fundazioa sortu dute horretarako. Atzo aurkeztu zuten formakuntzan eragitea helburu duen fundazioa Bilbon, elkarteko hogei bat herritarrek.
Jarraitu irakurtzen medioan