Faxismoak erahildako 36ko militanteen bigarren heriotza. Jose Plazerren kasua. Barrundian egindako manipulazioa salatzen.

Hainbat talde soziopolitiko historikoen zein herri mugimenduen hamarkadetako lan eskerga eta ahaztuaren bidez,  “Oroimen historikoa” gure jendartean “modan” jartzen ari da azkenean. Gauzak horrela, denbora luzez gaiari  jaramon handirik egin gabeko  hainbat erakunde eta politikarien protagonismo nahia ekarri du. Protagonismo pertsonal eta politikoaren plataforma bilakatu da Oroimen historikoa. Promozio pertsonal, politiko eta kasu batzuetan ekonomikorako bidea. Baita gaur egungo jarrera politikak zuritzeko tresna, garai bateko borrokak eta sakrifizioak egungo utzikeri eta uko egiteak justifikatzeko modua. Dena, errepresaliatutako militanteen oroimen  soziopolitikoaren manipulazio lotsagarriaren bidez.

Oroimen historiko “zuri” eta “politikoki zuzena” eraikitzen da horrela, militanteen izaera independentista, iraultzailea, libertarioa, gorria … ezkutatuz, egungo “askatasun demokratikoen”, eta “garai berrien” izenean.  Alegia, gaur egun daukagun “autonomia eta askatasunagatik”, “bakeagatik”, …  hil zituztela militanteak. Beraien erailketak ez dira justiziarako eta beraien borreroak eraikitako sistema kapitalista, ustel eta zapaltzailea borrokatzeko akuilua, baizik eta “adiskidetze eta bakezkoa egiteko” eredua.  Sigue leyendo